Azpeitia (Gipuzkoa)

Azpeitiko kaleetako giroa lehen

Azpeitiko kaleetako giroa lehen Lehen Azpeitiko kaleetan zer-nolako giroa zegoen azaltzen du: baserritarrek janaria dendetan uzten zuten saltzeko, denak ezagunak ziren, kale bat astoz beteta egoten zen...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen Azpeitiko kaleetan zer-nolako giroa zegoen azaltzen du: baserritarrek janaria dendetan uzten zuten saltzeko, denak ezagunak ziren, kale bat astoz beteta egoten zen...

Transkripzioa

- E... hamen kalie nola akordatzen zea zu zala leno? Hemen ze denda zeuden eo?
- Dendak?
- Dendak... o nolakue zan kalie?
- Ba, oker haundi be... oain etxiek eta berritute daure, baiño bestela... oso kale earrak zin hauek. Atin-atin dendie, dana ezauna zan ba. Ta basarrikuk etortzen bazan dendan iuel lagatzen zitun porruk saltzeko. Arrautzek eta ze esanik ez. Hemen zan pentsu almazena, Irintzailleko hortan. Hor pasaizue badao, ba, Enpan kale... hemen Erdi kaletik hementxe... pixket aurreo... hori astoz beteta eoten zan.
- A, bai? Horreatik al da astotaye?
- (Hiztuna 1) Ez.
- Ez, astotaye plaza atzie.
- Bai.
- Baiño hauetan... hor... hauen etxe aldetik etortzen zienak hayek hemen zaukeben. Hor lotzen zituen astuek. Azoka jun, beren pasaizu in, astu kargau ta etxea.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia