Jaurrieta (Nafarroa)

Garia eta ogia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan JAU-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gariaren eta ogiaren prozesuak zehatz-mehatz azaltzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zoritzen xinuen garia. Xardokitzen zixien gizonek eta emazteek. Bazkaltzen zixien. Biltzen zixien. Eta gero lotzen ginixun kura baletan, paketetan. Karriatu llarrenetara. Llarrenak lurrez. Eta konpontzen xintxan ur karriatuz eta zanpatuz zanpa-mailuarekin. Eta gero karriatzen ginixun garia eultziala. Eultzian baitzen garia eta abere bat edo bida balin baziren... bida baziren hola, baia bat bazuen pues batekin... pika kura. Eta gero haizea xiten zenian, haiza, berexi granoa eta agotza, eta biramuneko llarrena garbi. Agotza etsera eta granoa etsera, eta berzala borda zuenak bordala. Kori xinuen kemengo zera.
- Ogia?
- Ogia?
- Bai. Ez, ez dakigu. Erran!
- Garia bildu. Eta ez bazagon aski garbi, "aparejo" batekin garbitzen ginixun garia. Eta gero eramaten ginixun errotala. Garia eiho. Irina etsera eraugi eta "torno" batian, "a proposito" eginik, igaretzen ginixun irina. Eta etsen... bagintzaxun etsetan labeak. Eta... ogia bukatzen zenean egozten ginixun irina kajon batiala. Eta orantza egotzi baiginirokeen /baiginaukien/ altzineko arratsean. Orantza duxu /xu/ masa puxka bat, egiten ginixun gero ogiari esertzeko, ogia papotta eser zen... eser zadien. Eta ogia egin ginuen... egin behar ginuen egunean labea bizten ginixun etsen eta ogia oratzen ginixun. Eta ogia tapatu ongi labea eser zen artean "en condición" ogiaren erretzeko. Eta xiten zenean orea ogiaren egiteko, egiten gintzaxun hamar librako ogi batzuk handi...
- Zomat ogiak? Zomat ogiak? Zomat?
- Hamabi "a lo mejor".
- Hamabi?
- Hamabi... edo hamar... edo, edo... hamalaur.
- Anitz ziren?
- Eta erretzen gintzaxun labe kartan aste erdixko batendako ogiak. Bukatzen zenean buelta berriz.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia