Iurreta (Bizkaia)

Neskame Bilbon eta Santanderren

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-025-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra aurretik Bilbon eta Santanderren egon zen neskame. etxeko lan guztiak egiten zituen. 15 pezeta irabazten zituen hilean, sasoi hartan diru asko zen. 7 neba-arreba ziren. Beste arreba bat era bazuen Bilbon, baina bermut fabrikan. Ez ziren etxera etortzen, kartaz komunikatzen ziren etxekoekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

kriya(a) eo nitzen ni Bilbon, bueno, bederatzi illebetien Bilbon, da iru illebete Santanderren. Kriyera, da, etxeko bier gustiye, ba, kosíñeu, etxíe arréglau, plántxie, ta ba ..., neguen eta arrátzaldetan ba, áixie síkeran ártzen urtete ixte uskuen. Amabost, e, peseta ilien irabasten, orduen amabos peséta ásko san, da ántxe iñ giñusan lau urte eró. Beste áista bat euki naban, urréngoko neuríe,bermú fabrikien Bilbon da ántxe biérrien, egúnien amar peséta irabaste a(ba)san árek, sueldu andiye, da gánera beste kántera bi bermú, len ardau gitxi isete san, da bermúta san “a tirar”, amabostien amabostien lau asunbrako garrafoitxue. Kriyara eo nitzen lekúen aberatza sien, “continuamente” afariye emoten geu ta… Bilboti be etxéra etorri bes, kártie, kártie, ba, ondo gabísela eró, orduen, e, jairi pe esan eoten, sortzi eguneko jairi pe esan egoten, oiñ abústue eta jaiyek ta Aste Santuen beste sortzi egun da eoten die, órduen, es, órduen kriyentzat es eusen, es segururik, es jairik, es sueldorik, esebes. Baña trípie bebetze uskuen da, ba, unifórmie etxien ibiltteko, áixe emute uskuen da irábasten, íru o(g)érleko íllian, orduen galtza pare bat, e, peseta bi tta, sápatak saspi tta, bos ba ta, órre pe gitxi ixen dien gausa tie sápatak eta be. Mille péseta itteko, e, úrtiek in bier kriyera, mille peseta artzeko, e, ni neuri kosteu yate, ta erosi ne(b)asan eskóntzeko mántillie, guardasola da estaki ser, nire lau urteko su(e)lduok an juen sien.

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia