Juan Larrinaga Atxabal Txarri

Ispaster (Bizkaia) (1918-2015)

Biografia

1918. urtean jaio zen Ispasterko Elizaldeko Txaletean. Gurasoak ere herrikoak bertakoak zituen, Goierrikoak. Bederatzi neba-arrebatatik nagusiena izan zen. Sei urtetatik 14 urtera arte, Primo de Riveraren diktadura garaian, joan zen herriko eskolara. Bitartean, etxeko nagusiena zenez eta lagundu beharra zegoenez, hamar urte zituenereko aititagaz egur-ikatza egiten ikasi zuen. 14 urte zituela, osaba bategaz hasi zen errementari lanetan eta bost herritako perratzailea izan zen, gerrateko ebakuaziora arte. Gerra Zibilean, Mungia batailoiko Santxustegi konpainiako gudariekin joan zen frontera. Hilabete eta erdira jausi eta nazionalen esku geratu zen: Gasteizen, Urduñako kartzelan, Palencian, Guadalajaran... egon zen kartzelan zein langile-batailoietan. 30 urtegaz ezkondu zen Ean eta bertan osatu zuen familia. Hainbat lanbide izan ditu bere bizitza oparoan, nahiz eta batik bat basolanetan aritu izan: amumagaz erlezaintza ikasi zuen, Eako Beletxen matarife ibili zen... 94 urte bete berri izan arren, bizi-bizi eta gogotsu kontatu zizkigun bere bizipenak.

Zintak

KodeaDataProiektua
ISP-010 2012 Eako ahotsak
ISP-011 2012 Eako ahotsak
ISP-012 2012 Eako ahotsak
ISP-013 2012 Eako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 'Txarri' ezizenaren jatorria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Lekeitioko fraideetara joan ordez, osaba errementariarekin lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Kartzelara errakuntza bategatik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Bera zen morroia, baina ganadua maneiatzeko ugazaba Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Errementeria etxeko teilapean zegoen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Ez zituzten ferrak egiten, forma ematen zieten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Haiena zen kostaldeko errementeria bakarra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Errementerien lan egiteko modua Bideoaren ikonoa
9 Aititerekin ikasi zuen egur-ikatza lantzen Bideoaren ikonoa
10 Egur-ikatz artean indabak estraperloan Bideoaren ikonoa
11 Gurbitza txondorra egiteko Bideoaren ikonoa
12 Ibarrangeluko jaien ostean ikaztokira Bideoaren ikonoa
13 Txabola ikaztokiaren ondoan Bideoaren ikonoa
14 Txondorrean behar egiteko tresnak Bideoaren ikonoa
15 Ikatza txondorretik ateratzea Bideoaren ikonoa
16 Ikatz onena artearena eta gurbitzarena Bideoaren ikonoa
17 Ikaztokiak bedeinkatu Bideoaren ikonoa
18 Erlea sakratua da Bideoaren ikonoa
19 Erlea hartzeko eskubidea Bideoaren ikonoa
20 Bekorotzaren kea erleengana hurbiltzeko Bideoaren ikonoa
21 Argizaria Bideoaren ikonoa
22 Erlea ondo jagon behar Bideoaren ikonoa
23 "Ilbariko barixakuk beti ilbehera" Bideoaren ikonoa
24 24 sagar landare mentatu Bariku Santuan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia