Lanpernatarako salabardoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lanpernatarako salabardoa. Arriskutsua da. Suhia sartzen zen zulora, eta berak esaten zion noiz atera. Beheko lanpernak dira onenak, itsasoak gogor jotzen duen tokikoak. Egosi, gatz pixka batekin. Lanpernak saltzen tabernatan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: HON-069/022
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak » Harraldeko arrantza
Transkripzioa
-Ta lanpernatarako ze erabiltzen zenuten salabardo espezial bat?
-Salabarduan, batzuk… bai, hemen puntan jarri zea, ezkizala bezelako burni batzuek, ta leku onatan handik arraskatu, bestela eskuakin.
-Eskuakin?
-Bai. Eskuare, beti zera, eskua bazenuen, zera, trentxa bat bezela izaten zen bestela, biño bestela, salabardukin, hemen burniyak jarriyak, salabardu azpiyan, ta tiratzen zeniyon gotti ta hola atetzen zien.
-Ta gero barrura?
-Barrura erortzen zien, bai, bai, bai.
-Hori peligrosua izango zen…
-Peligrosua, bai. Hori… bai. Ez nuke nehi nere itxetik iñor jutia. Ez. Egiya, e!
-Zu ibili ziñen apurotan, han, olatua etorri ta…?
-Bai. Ta ni, zea, nere suia, uain, uain bertan, uan dela urte batzuek, uain ezin du, baiño… Juten giñen ta bera sartzen zen zolora, ta itsasua bastante, eta sartzen zen ta nik esan behar niyon noiz atera. Ta nik esaten niyon, zea, “Jabier! Atea, atea, atera!” Ta harek atera ta brou!... gañin […]. Peligrosua da, peligrosua da.
-Ta lanpernak izaten die batzuk beste batzuk baiño hobiak? Eta zer dia hobiak goikuak ala behekaldian daudenak?
-Behekuak, behekuak, behekuak. Ta gaiñea, itsasuak nun jotzen duen, non jotzen dun fuertia, han jaiotzen da zea, lanperna.
-Hangua onena, oduan?
-Bai. Lanperna ederra han jaiotzen da, itsasuak, gutxi, jendea gutxi ibiltzen den tokiyan, han izango die lanpernak. Bai.
-Ta lanpernak, geo saltzeko egosi-edo iten zen?
-Egosi auro iten die, e! Egosi, ura jarrizu irakitten, bota iozu /boiozu/ gatz pixkat, bota iozu /boizu lanperna, ta hasitzen denian pil-pil-pil-pil-pil, pixkat zera, zera pixkat, zikin pixkat hasitzen denian […] ta atera.
-Ya esta?
-Segittuan itten da. Segittuan.
-Ta lanperna berua saltzen ibiltzen zen jendia?
-Ez, ez, ez. Berua ez. Ez. Lanperna hotza ona da. Lanperna haundiya!
-Gordiñik ere bai?
-Ez. Gordiñik? Ez.
-Ez. Hori beti egosita?
-Bai, bai, beti egosita. Egosita bakarrik.
-Zuek saldu iten zenuten ala etxerako izaten zen?
-Ez, gu billa jun giñenian saldu. Itxerako bai, lajatu pixkat, … saldu egiten genuen.
-Eta nun saltzen zen hori, kalian?
-Bai. Tabernatan.
-Tabernatan?
-Jakin nun hartzen zuten ta hara juaten giñen.
-Jende asko ibiltzen zen lanpernatan?
-Ez, ez. Jendia gutxi, hola saltzeko-ta gutxi, gutxi. Bai, ibiltzen die, baiñon…
-Lehen baserritarrak…
-Baserritarrak, bertako baserritarrak, bai, bai, itxian jateko ta bai, bai, bai. Biñon, uain ez da baserririk, ordia! Uain ez da baserririk! Leheno dena baserri zen ta uain ez da baserririk.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!