Hondarribia (Gipuzkoa)

Baporeetan, karburoarekin; konpasa eta kordela

Baporeetan, karburoarekin; konpasa eta kordela <p>Lehengo baporeek ez zuten argirik; karburoa. Tximiniarekin, aurrea ezin ikusi. Konpasa erabiltzen zuten norabidea jakiteko. Kordela, berunarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehengo baporeek ez zuten argirik; karburoa. Tximiniarekin, aurrea ezin ikusi. Konpasa erabiltzen zuten norabidea jakiteko. Kordela, berunarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehengo baporiak ez zuten sonarrik eta radarrik eta…
-Ez. Ezer ere. Ez. Eta argirik ere ez! Argiya karburuakin! Karburukin, holako zea batzuk, izenak ahantzi nau, holako poto batzutan. Hura piztuta. Ez zen deus ere. Hemendik atera ta patroia jartzen zen zean, bazen kubierta, hola, kubierta bazen, eta ixe…, bira nola zen: ixertzen, kubiertan ixertzen zen ta konpasa hantxe, aurreko aldian jartzen zun, atzera ze, burni haundi bat, zea, timoia, eskutan. Ta baporiak tximinia haundiyakin ta aurrea ez zen ezer ikusten. Ez zen ezer ikusten. Ta hala, hala juaten zien. Fuaten giñen. Gu lotara betti eta patroia bakar-bakarrik, ta makinista. Beste denak lo, faten zien.
-Eta ez zen ikusten, tximiniyakin?
-Ez, ez, ez zen ikusten deus ere, deus ere, zetik bihian zagozten hotzan kontra, erdi girixian, eta ez zen barkorik ibiltzen! Barko gutxi. San Juan de Luzekuak eta gu ibiltzen giñen.
-Ta ordun, konpasakin?
-Konpasakin.
-Hori norabidia jakitteko, nora…
-Bai, bai, bai. Bai. Hartzen zittuzten ordua, ze ordutan atera zen hemendik, badakizu hara ze ordu diren, eta ematen duzu martxa bera, ta holako kontuak.
-Eta jakitteko noiz geratu, eta zenbat millatara…
-Bai, bai, bai, bai…
-Hola iten zuten? Konpasakin…
-Ta gu ordun ibiltzen giñen, zeak, sokak, brazak, hemen hari txuriya […], gorriya, hemen hari berdia jo, brazak, ta botatzen genuen berun bat behetti, zenbat braza zien ikusteko, zenbat brazatan giñen. Ordun galeziya zen hiru millatatik barrenea galeaziya genuen. Ta ikusi behar zen zenbat brazatan (gaztia nintzen, biño!) zenbat brazatan, zea, giñen. Barrenea atetzeko o kanpora atetzeko, o pixkat barreneo juteko-edo… Brumatan. Brumatan.
-Beruna? Beruna jartzen zen orduan…
-Betti fateko karga.
-Betti fateko…
-Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia