Hondarribia (Gipuzkoa)

Eskabetxean lanean, atunarekin

Eskabetxean lanean, atunarekin <p>Etxea 25.000 pezetatan erosi zuten. Eskabetxean hasi zen lanean gero; 5.300 pezeta kobratzen ditu handik. Ahizpa hotel batean ibili zen. Eskabetxerian emakumeak ziren gehienak; hotza pasatzen zuten, beti bustita. Olioa makinak botatzen zion atunari. Sardina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxea 25.000 pezetatan erosi zuten. Eskabetxean hasi zen lanean gero; 5.300 pezeta kobratzen ditu handik. Ahizpa hotel batean ibili zen. Eskabetxerian emakumeak ziren gehienak; hotza pasatzen zuten, beti bustita. Olioa makinak botatzen zion atunari. Sardina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero itxia in zuten saldu. Gure amak pagatu zuen hogei milla pezeta, itxi hau, ta goi… hogeita bost; ta goian pagatu zuten hogei milla pezeta. Ta gero ya hasi giñen, ni juaten nitzen gero, hemen lanik ez zugunian, juaten nitzen San Juan de Luzera eskabetxera, “fabrica de pescado”ra, hara juanketu naiz.
-Eta ze…
-Arraia, atunan lanian.
-Atuna?
-Atunakin ibiltzen nitzen.
-Ta nola izaten da atunan…
-Itten zigun, ekartzen ziguten egosiya, ta itten zigun axala kendu, ta beltza nola izaten ttuzte beti atunak, hura dena kendu, garbi-garbi egin ta guk, nik behintzat, latatan jartzen nuen. Ni gutxi, ibilli nitzen gutxi. Beste batzuek ibilli zien gehiogo ta kobratzen dut “cinco mil trescientas pesetas”. Frantzikua. Paperak in ziguten ta nola soltera nitzen, ta gutxi. Ta en kanbio nere ahizpa, Nati, zittuen lau seme-alaba ta ni miñon denbora gutxiyo in zuen, harek ere lanik ez zuen sarian, ta hura’re juaten zen, ta harek kobratzen zuen hogeita bat milla peseta. Bai. Zeatik lau seme-alaba zittuelakotz. Zeatik ni soltera nola nitzen, tan ere beste ahizpa, “cinco mil trescientas”. Nere beste ahizpa ibilli zen hotel baten urte askuan lanian. Hemen ez zigun lanik sarian, ta hark ere kobratzen du “cinco mil trescientas”.
-Hotal batian, baiña, Hendaian o…
-San Juan de Luzen.
-A, San Juan de Luzen.
-Bai.
-Ta han, eskabetxe fabrikan, emakume asko zebillen lanian?
-Asko, asko, frantsesa asko, asko. Biño hemendik ere juaten zien, e!
-Emakumiak, denak?
-Bai, gehienak. Gizonak itten zuten lanak zeranak, porejenplo, zera, katxarro haundi batzuek zittuzten ta hara botzen ttuzten lata denak, ta gero zerakin eitten zuten goittittu ta suan gaiñian jartzian ta… lanik fuertiena. Guk ez. Guk hotz askua pasatzen zigun. Neguan. Hotza.
-Zuk latetan jartzen, oliyuakin ala oliyua gero?
-Ez. Guk ez. Gero oliyua botzen zun, makina batek itten zun oliyua bota. Hankatan honela ta pasatzen zigun hortikan ura. Ta hemen gaiñetikan uste gabe eitten zigun ura erori eta beti bustiya. Hotza. Beti hotza. Biño, zerbait bihar zigun! Ta aunkesea, pues Frantzira juanta han zerbatte dirua irabazteko, hemen ez zigun ta!
-Eta hori, atunana, izango zen garai batian bakarrik, ez?
-Bai. Garai batian.
-Urte sasoi baterako…
-Ez, urte askuan izaten zen! Hemendik juaten ziren bastante, zerak, neskak eta andriak ere juaten ziren zerara, atun lanera, biño gu, nahiago, nik nahiago Hondarbiyan geldittu sarian. Ta gero ya hasi zen barkuk gero ta gehio, ta lana, ta lana, ta ya hemen geldittu giñen.
-Ta hor, eskabetxeriyan, atunaz aparte, antxua ta…
-Ez, ez. Antxua ez. Zera, txardiña noizian behinka txardin pixkat. Burua kendu eta garbittu pixkat eta latatan jarri. Gero beudek itten zuten oliyua-ta bota. Biñon gehienian ni ibili naiz sarian.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia