Eskola eta umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
La Sallera joan aurretik, Hondarribian ibili zen maistra batekin, portuan. Neskak eta mutilak aparte, baita jolasteko ere. Baloi gutxi zeuden. Trapu zaharrekin pilotak egiten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:03:13
- Erref: HON-046/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Ta zu, aurretik, La Sallen ibili aurretik, ez zinen ibili Hondarribian eskolan, umetan?
- Bai. Ibilli nitzen. Ibilli nitzen maestra batekin, urte batzutan. Nituela zazpi urte o zortzi urte o hola. Zertik gero ibilli nitzen bost urtian Irunen. Hamabi urte arte.
-Maestra horrek ze ematen zun, eskola partikularra ala…
-Bai, bai. Partikularra ematen zuen.
-Bere etxian?
-Ez, zuen alkilatua lokal bat. Ta jendia juaten zan, baserritatik etortzen zan jendia asko. Zan hori moja bat, han, izan zen mojan kolegiyotan, juan zen moja, ta gero ez dakit zerta etorri zen bueltan, ta hola, eta bazakiyen bastante, eta in zen, jarri zun eskola.
-Nola zun izena maistra horrek?
-…
-Ta ze tokitan zen lokal hori?
-Portun. “En la calle San Pedro”.
-Ta neskak eta mutillak elkarrekin?
-Bai, bai. Bueno, neskarik ez zen orduan, gurekin.
-Ez?
-Ez. Mutillak bakarrik. Neskarik ez zen aleik’e. Ordun zan “chicos con chicos y chicas con chicas”.
-Aparte?
-Bai.
-Jolasteko ere aparte, ala jolasak elkarrekin?
-Baita’re, baita’re, baita’re, baita’re. Neskak neskeakin ta mutillak mutillekin. Zan…
-Tan jolasak diferentiak?
-Bai, klaro. Guk, guria zan “más salvaje”. Guria zan, zera, al potu-potua, ostiko jo ta potua bota ta bat joan behar zuen billa, ta bestiak eskapo gordetzen ziren, ta gero denak “uno a uno” billatzera, hala ibilli behar zuen, ta neskak ibiltzen ziren al kuku, hola jarri ta beste… soka saltuan, ta beste, beste jokua zen.
-Zuek baloiakin?
-Gu baloiakin gehio.
-Ba ziren baloiak lehen?
-Gutxi. Nik banuen bat. Biñon baloiak gutxi ziren. Gutxi! Joe! Oso gutxi.
-Zuek ibiltzen ziñeten iten, baloiak iten edo…
-Onbre, baita’re! Trapo zaharrak amari kendu ta hartzen genuen ta itten genuen pelota bat. Hari atera tirak, egin pelotak, ta gero amari kentzen nion nik holako orratz haundi bat, soka mehe bat pasa, listaiya izena zuen horrek, sokak, listariya. Hura pasa ta josi, hola, pelota bat. Ta geo berriz gaintik beste illera, benga, ta benga, ta benga, ta benga, beste pillota haundiyagoa, hola, berriz josi dena, orratzakin. Ta geo berriz, benga, gehiyo, ta gehiyo, ta geldittuko […] hola, pillota bat. Hua josi, fuerte, fuerte, ta harekin ibiltzen giñen baloika. Ondo!
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!