Hondarribia (Gipuzkoa)

La Sallen eskolan, Irunen

La Sallen eskolan, Irunen <p>La Sallen ibili zen eskolan, Irunen. Gutxi joaten ziren Hondarribitik, tranbian. Hamabi urterekin ez zuen joaten jarraitu nahi, eta lanean hasi zen. Arbola ureztatzen jartzen zuen fraide batek, eta bera gustura. Zigorrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

La Sallen ibili zen eskolan, Irunen. Gutxi joaten ziren Hondarribitik, tranbian. Hamabi urterekin ez zuen joaten jarraitu nahi, eta lanean hasi zen. Arbola ureztatzen jartzen zuen fraide batek, eta bera gustura. Zigorrak.

Transkripzioa

-[…] ni eskolan ibiltzen nitzan, Irunen, e! Kolegio La Sallen. Hondarbitik joaten giñen bi o hiru bakarrik.
-Nola joaten ziñen?
-Tranbian. Zen tranbia Hodarrabitik Irunea, tranbe bat. Han, tranbian joaten giñen.
-Han ermanuak?
-Bai. [Hermanos de] babero txuri hoiek, hoiek ziren, onak, maisu onak ziren, fuerte. Biño ni hamabi urtetan ya ez nuen nahi eskola Joan. Ez nuen nahi. Ta ez, ta ez, ta attak “baiño, jo, oaindik gaztia yaiz!” Ta ez dakit zer, ta “segi beste pixka bat gehio, eskolan” ta ez dakit zer, ta “ez, ez dut nahi joan” ta “ez dut nahi” ta ez, ta ez, ta ez … Ta azkenian eskolan ere ez nuen eitten gauza asko, maisuak deitzen zien ta “Fermin!” “Zer da?” “Zertik ez duzu itten?” ta koño, “ez dut nahi ein” ez dakit zer, ta jo, “Bueno, nahi duzu /nahizu/ jun arbolak…”, han aldatzen ttuzten, eskolan, patiyuan ta hola, arbolak, “nahi duzu /nahizu/ jun arbolak regatzera?” ta “Bai, bai, bai, bai, bai ,bai, bai!” Listo. Eskolatik alde ittetik. Ta “han duzu regadera, zeran azpiyan” banakiyen non zen, han, zeran, komunaken onduan, “hartu regadera, itturiya badakizu non den, bete, eta arbolari bota bueltan denakeri biña regadera ura”. Pues eoten nitzan arratsalde guziyan ura botzen arbolakeri, “más contento que pancho”, bai. Eskola ez joatetik. Eskolan ez eoteatik.
-Ta kastigatu-ta eiten zuten?
-Bai, asko. Bu! Asko.
-Ze izaten zen kastigua?
-Joe! Ematen zuten igual a kopiar, eitten bazenun letra txarra, gaixki, letra bat, “un escrito de lo que sea”, eitten bazenun gaixki, beidatzen zuen, ta koño, “Esta palabra, “la montaña””, ipiñi duzu “eme, muy feo. La ene también. Cien veces montaña.” Ein bihar nuen, zerin, blokin hartu, ehun bider “montaña”, “montaña”, “montaña”, “montaña”, “montaña”… […], ta ematen nion ta “bueno, vale.” Ta hura kastigo. Ta gero, eskolan, denak itxera ta ez banakin leziyuak jakin, “hoy te vas a quedar a estudiar”. Denak etxera ta los, “el pelotón de los torpes”, “yo el primero”, han, “a estudiar lecciones”. Bi orduan, igual. Bestek bost terditan itxera ta ni zazpi terditan. Benga, leziyok hartu ta benga, ta benga, ta benga…
-Ta kastigatzen zuten, belauniko jarrita ta…
-Ez, ez, ez. Hori ez. Hori ez zen.
-Ta kaskarrekoak eman ere ez?
-Orduak han eduki bai. Eta esaten dizut, “a repetir cien veces la palabra montaña, o el tren, o la casa o lo que sea”. Ehun aldiz eskribitzera.
-Erdaraz ikasten zenuten? Ikasi, erdaraz?
-Bai. Bai. Bai. Orduan euskara... Bazakiten haiek euskeraz, biño beti, klaro, jende asko zen ez zakittenak erdera, euskeraz. Beti erderaz.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia