Hondarribia (Gipuzkoa)

Sukalde motak eta egurra

Sukalde motak eta egurra <p>Beheko sua nolakoa zen. Ekonomika motak. Egurra nondik ekartzen zuten. Nafarroatik, kamioiarekin. 1934an erosi zuen kamioia, amerikarra. Aita Manuel Larrarte zen. Berarekin hasi zen lanean, 12 urterekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beheko sua nolakoa zen. Ekonomika motak. Egurra nondik ekartzen zuten. Nafarroatik, kamioiarekin. 1934an erosi zuen kamioia, amerikarra. Aita Manuel Larrarte zen. Berarekin hasi zen lanean, 12 urterekin.

Transkripzioa

-Ta nolakua zen beheko su hori; ze zeukan, hola, kate bat?
-Ba, kate lori bat, zintzillik, gantxuakin. Ta gero kati hura jartzen zenuen nahi zenun alturian, zera, jartzeko heltzia, bihian suan. Su haundiya bazen, itten zen gora altza ta su txikiya bazen, itten zen baja behera.
-Horrek bazun izenik, kati horrek? Laratza…
-Bai, izango zuen, pero ez naiz oroitzen.
-Orduan hauspuakin ta…
-Hauspua! Hauspua zen alde guztitan. Kozina ekonomikak, bazen kozina ekonomika bat izena zuena “puerta de leña”. Gero erakutsiko dizut, goian. Du beste kozina ekonomika normalmente botatzen zaio sua, goian ditu arrandelak, kendu, han bota egurra. Ta berriz jarri arrandelak. Erraza da, burni, su-burniyakin, ra-ra-ra, erraza da oso. Biñon gero etorri zen beste bat moderna, modernagua, sukaldia, aurrian du ate txiki bat. Egurra goitik sartzen, heltzia kendu, ta goitik sartzen ibilli gabe, atia ireki ta handik sartzen zen egurra. Ta gero berriz itxi ta ya esta. Goian hala da. Puerta leña.
-Ta lehen aterik ez zen orduan…
-Ez. Leheno ez. Gaiñetik bakarra. Bai. Gaiñetik bakarra sartzen zan eurra.
-Ta ze egur erabiltzen zenuten?
-Zernahi. Balio zuen dena. Guk itxian gastatzen genun asko “de construcción”. Tabloiak hautsita o tablak hautsita, [zelak eta hau], menditik ere ekartzen nuen, tarteka, kamionakin juanda, piñua edo hola. Biño hemen piñua asko erretzen zen. Orduan mendiyan ziren piñoak pilla bat, mendiyan. Ta eoten ziren entresaka, itten zuten tartian atera, piñua, ta ekartzen zen panaderitara, sua iteko ere bai, ta gero Nafarrotik etortzen zan egurra asko honea. Nafarrotik etortzen zen, zertik hor zen “el tren Txikito”. Tren bat. Irundik “hasta Elizondo”. Ta hor zan egurra, puf! Eta kargatzen zuten han bagoiak, etortzen zan, horrara, “Avenida Francia”n, hor zen estaziyua “del tren Txikito” horrena. Ta hortikan guk kamionakin hartzen genuen egur hori ta ematen genuen segun zein karbonerontzako zan, o zein panaderikotz zan, handik hartu ta ematen genuen. Klaro, guk kobratzen genun “el porte”, eta hola.
-Zuek kamioia bazenuten, etxekua?
-Bai.
-Attana?
-Attana, bai. Attak, nere attak erosi zuen en el año treinta y cuatro o hola, kamioi bat. Chevrolet, amerikano, bi milla kilo ibiltzen zittuen harek. Ta gero erosi nun beste bat, beste Ford bat, ere amerikano ere bai. Ford txikiya, txikiyagua, Forda zen lau milla kilo o hola ibiltzen zuen Fordak. Ta bestiak bi milla kilo. Biño […] attak zuen, igeltserua zen, e! Beretzako zuen kamiona, bazittuan hamar langille, hamabi o hola.
-Bere kargu hamar langille?
-Bai. El año treinta y cinco. Treinta y cuatro.
-Nola zun izena zure attak? Zure attak, izena?
-Manuel Larrarte. Manuel Larrarte Sorondo.
-Ta zu berarekin hasi ziñen?
-Igeltsero? Bai. Bai.
-Zenbat urtekin hasi ziñen?
-Hamabi urtekin.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia