Hondarribia (Gipuzkoa)

Bere baloiaren historia

Bere baloiaren historia <p>Bere baloiaren historia. Milizianoek kamioia kendu zieten, gerra garaian. Erreketeak sartu zirenean, kamioia berreskuratu zuten, eta bertan zegoen baloia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere baloiaren historia. Milizianoek kamioia kendu zieten, gerra garaian. Erreketeak sartu zirenean, kamioia berreskuratu zuten, eta bertan zegoen baloia.

Transkripzioa

-Zure baloia zuk indakua zen?
-Nere baloia zun istori bat. Nere baloia zen, guri, gero etorri zen, “el año treinta y seis, la guerra”, bakizu etorri zela gerra bat, ez?
-Bai, bai, bai.
-Bueno. Ta guri kendu ziguten los… eon, los…
-Frankistak? Ez…
-Gerran, hemen zen, hemen, “los rojos” y “los blancos” ziren. Hala deitzen zen. Eta kendu ziguten guri kamiona. “Requisau”.
-Republikanoak ala gero?
-Lehenogokuak. Franco ta etorri biño leheno. Los blancos etorri biño leheno.
-Bai. Republikanuak.
-Los rojos. Guk esaten genun los rojos. Bueno. Gorriyak. Kendu ziguten kamiona, guri. Eta klaro, ibiltzen zien eudek, “milicianos”! Esan nahi nuen. “Milicianos” zien, eskopetak ere dena in zuten kendu, hemen. Ehiztari denakeri kendu eskopeta. “Requisau”. Kamionak, nere atta, Hondarbiyan zien kamioi bat o bi o hola zien, ta bi kamionak ere fuera, “requisau”. Eta hoiek ibiltzen ziren eskopetakin, “los milicianos”, kamionan gaiñian eskopetakin danak Hondarbiyari bueltaka, bueltaka, ta ibilli zuten kamiona zortzi o hamar egunian o hamabost egunian o eztakit zenbat, hola, gutxi gorabehera, ta gero etorri ziren “los requetés” ta hoiek, “los de la derecha”, sartu ziren Hondarrabiyan ta gero Irunen ta hola. Ta klaro, lajatu zuten kamionak “abandonau” ta “los milicianos” hoiek in zuten denak eskapo, “por el frente”, aurrea, Bilbau aldera joan ziren. Eta kamionan gaiñian azaldu zen baloi bat, milizianon batek han hartua, nonbaittik eta han zuena, o ez dakit zer izango zen, ta hura, baloi hura hartu nuen nik gero, zertik kamiona ekarri genuen etxera. Ta baloi hura nuen nik horregatik. Ta baloia ez zen asko. Gutxi.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia