Hondarribia (Gipuzkoa)

Kanoikadak eta metraila

Kanoikadak eta metraila <p>Gerra hasi zenean, herrian geratu ziren. Portura joan ziren, beraien auzoa arriskutsua zelako; kanoikadak botatzen zituzten. Metraila etxe barruraino sartu zitzaien. Aireplanoek bonbak botatzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, herrian geratu ziren. Portura joan ziren, beraien auzoa arriskutsua zelako; kanoikadak botatzen zituzten. Metraila etxe barruraino sartu zitzaien. Aireplanoek bonbak botatzen zituzten.

Transkripzioa

-Orduan, gerra hasi zenian zuek ez ziñeten fan kanpora?
-Ez. Gu ibilli giñen hor bertan. Gure barriyotik juan giñen portura. Zertik portun attak zuen beste itxe bat, han, beria, alkilata zen, biño hango itxekuak joan ziren Frantzira eskapo. Ta itxia zen hutsa. Eta attak bazuen giltza, etxekua, ta klaro, iñor’e portuan, ez zen iñor portuan, denak eskapo Frantzira juanak ziren, ta baserritarrak itxetan, bakotxa bere ta atia itxiyakin, beldurrik eta hola, ta gu, gabaz, juaten giñen arratsaldian hara, lotara, beste itxera, biño gure barriyotik aterata, biño ez giñen kanpora, Frantzira juan. Eon giñen hemen.
-Zuen barriyua peligrosua zen?
-Bai, zergatik tiratzen ttuzten San Martzialdik kaiñoaik. Guadalupera. Zeatik Guadalupen zen soldaduak. “Había un fuerte” hor.
-Bai, fuertia, bai.
-Bai. Bueno. Pues handik, San Martzialtik, gorriyak, botatzen zuten kaiñoakin, “cañones”, horkukeri. “O no, los blancos”, kaiñoiak, bazekiten hor ziela, zerak, “milicianos”, gorriyak, “ los rojos”, ta kaiñoiak botatzen zuten hara. Haiek botatzen zuten kañoiak honara, ta gu beldurra, nola zen han hori, bihian, parian, hor, egunen batian etorko zala kaiñoian bat gure, zertik, gure itxe ondotara, o lehertu, lehertzen ziren, kaiñoiak, hor, aidin bota ta ez ziela alleatzen, igual, hara. Bide erdiyan erortzen zen ta bua! Ta kriston zulua iten zuten, lurrian.
-Zuk ikusi zenun hori?
-Bai, bai, bai.
-Bonban…
-Zoluak bai. Ta metraillak. Guk bagenun etxian, armaio luna bat, txehetua, eskiñeko kristala, leihotik sartu metrailla, han kaiñoi bat lehertu atzeko zelaian, nonbatte botako zuten hemendik o handik, eta hor, bide erdiyan erori, bua! Ta leihotik sartu, metrailla, ta armaio luna, jo izkiña ta armaio luna txehetu ta lehertzen ziren.
-Bildurrik pasa zenuten?
-Ez asko, biñon bai. Zertik gero etortzen ziren aeroplanuak ere bai, ta botatzen zittuzten bonba txiki batzuek, hor, botatzen zittuzten. Porejenplo eskola batian o kalian o zera bat, garaje haundi batian, o zera, trabietan bertan, ez ibiltzeko tranbiak ta hola, aeroplanotik botatzen zuten bonbak, bonba txikiyak ziren, biñon bakizu, orduan nahiko ziren zolua iteko kamiyuan.
-Orduan gerra garaian eskolarik eta ez zen izango?
-Ez. Deus’e. Dena parata zan. Ez zan eskolik. Ez zan eskolik.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia