Hondarribia (Gipuzkoa)

Txerriei ematen zieten jana

Txerriei ematen zieten jana <p>Esnea saltzera joatean, batzuek txerri-jana hartzen zuten trukean, baina beraiek ez. Beraiek txerriei zer ematen zieten jaten azaltzen du. Anbulo-porruari buruz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-018-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esnea saltzera joatean, batzuek txerri-jana hartzen zuten trukean, baina beraiek ez. Beraiek txerriei zer ematen zieten jaten azaltzen du. Anbulo-porruari buruz hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Txerri-jana hartzen zenuten?
-Ez, ez, ez. Ez genun… batzuek hori’re itten zuten biño gu ez giñen alletu hortara. Ez genun zerriyik asko. Garai batian, ni oso ttikiya nintzenin bai. Zerrikumiak-eta itten genittun. Eitten genittun. Biño bestela, beste baserrikuk artua ta anbulu-porrua, ez dakit badakizun zer den; mendiyan atetzen da holako berde bat. Ni asko billua nago, gue izebantzako, osea, zakukin fan ta bete, ta harek kaldera batian eosi, sua izaten genun bajua holakua, leatza badakizu, zintzillik jartzeko baldia, sukaldian, han zintzilik jarri ta eosi han, dena, ta zerriyantzako itten genun jatekua. Bai. Bai.
-Anbulu…
-Anbulu-porrua. Hori uan ere urtero atzetzen da. Uan ya ai da gordetzen. Holako tontor bat itten du, biño atetzen denian zerian, primaberan, guri-guriya izaten da, azpiya hola txuri, porru bat bezala. […], anbulu-porrua, tak! Hautsi, tira ta hautsi ta holako gauzak asko ekarriya nago ni mutil kozkorretan.
-Ta anbulu-porruak nun eoten zian?
-Hemen, mendiyan atetzen da hori. Mendiyan atetzen da hori. Bai. Uan’e atetzen da, akortzen naiz, bai, zenbat billua nintzen ni, bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia