Hondarribia (Gipuzkoa)

Gurdi motak eta haien erabilerak

Gurdi motak eta haien erabilerak <p>Etxe inguruko larrean behien azpietarako belarra eta garoa biltzen zuten; gurdia eramaten zuten hartarako. Gurdi motei buruz eta haien zatiei buruz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-018-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxe inguruko larrean behien azpietarako belarra eta garoa biltzen zuten; gurdia eramaten zuten hartarako. Gurdi motei buruz eta haien zatiei buruz hitz egiten du.

Transkripzioa

-Ta menditik beste zerbait ekartzen zenuten? Iratzia ekarriko zenuten…
-Bai, bueno, mendi-mendira fan gabe, gu hemen, larriak bazien, hemen golfeko eremua, eremua esaten dizut finka haundiya zen ta hemen bertan larriak bazien ta hortik biltzen genun garua ta azpitakua ta belarra-ta, bai.
-Ze juten ziñeten gurdiyakin?
-A bai, klaro, ta gurdiya ta uztarrittu behiak o iriyak ta klaro, ez zagon besterik! Besteik ez zeon, ta gaiñea, gurdiya, gomazkuak ez, beste llantazko burnizko zea hoik. Bai.
-Gurdiyak zenbat klase zeuden? Ze…
-Bueno, bat izaten zen hola radiyukin bezela, karrua deitzen zion, zea, radiyukin bezela, karrua. Gurdiya, berriz, izaten zen hola egurrezko llanta, burni batekin, gurdiya. Harei gurdiya deitzen zion. Karrua, berriz, hondarra-ta ibiltzeko, hola, radio batzuk, radio batzukin. Bai.
-Eta gurdiyan zatiyak? Partiak? Egitura…
-Eurra, eurrakin.
-Kurtetxia?
-Kurtitxia! Kurtitxia, bakizu zuk, kurtitxia. Gue aita zenak berak itten zun.
-A bai?
-Bai, bai. Berak itten zun, erdi arotzian nola aitzen zen, hemen bagenun, zea, txabola bat, han bazittun erramientak eta berak itten zun kurtitxia, berak itten zunez, bai.
-Ta ze egurrakin iten zun?
-Haritzakin, general. Bai. Bai.
-Ta ze gehio izaten du gurdiyak?
-Bueno, badu ruedak, behintzat, ardatza, bi erruedak ta ardatza ta geo dena, txiñela ta hoi dena, dena egurra, dena egurrakin. Bai.
-Ta pertika?
-Pertika haritz bat, hola, basuan eskojitzen zen, xuxen bat, harekin itten zen pertika. Bai.
-Ta erruedak, gurpillen gaiñian…
-Bai. Falka. Falka. Egurrezko falka bat.
-Falka…
-Falka bat jo ruedan gañian in gabe kargatzian, ruedak jo gabe… Bai.
-Eta oholak jartzeko, oholak ez erortzeko?
-Bai. Baita ere, zeak, bai egurrezkuak jeneralian, egurrezko…
-Nola, taketak ala?
-Taketak! Taketak! Bai. Taketak. Bai. Bai. Bai.
-Ta belarreketarako erabiltzen zen gurdiyai astua edo esaten zenioten? Gurdiyan gaiñian jartzen zena belarra gurpilletara ez…
-Bueno, falkak, falkak, ziren…
-A, falkak ziren…
-Hoik falkak ziren, klaro, falka itten zen bi trabesaiñokin, gero hola buelta pixka batekin, egurrakin, ruedak libratzeko.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia