Hondarribia (Gipuzkoa)

Asto-gurdiaren sistema

Asto-gurdiaren sistema <p>Asto-gurdiarekin moldatzen ziren beraiek etxean. Astoari bi aldeetan jartzen zitzaizkion saskiak eta nola lotzen zizkioten azaltzen du. Sokak aziendaren larruarekin egiten ziren; aitak egiten zituen soka haiek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-018-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Asto-gurdiarekin moldatzen ziren beraiek etxean. Astoari bi aldeetan jartzen zitzaizkion saskiak eta nola lotzen zizkioten azaltzen du. Sokak aziendaren larruarekin egiten ziren; aitak egiten zituen soka haiek.

Transkripzioa

-Orduan astuakin arreglatzen ziñeten?
-Bai, gu astuakin arreglatzen giñen.
-Ta astuak eukitzen ditun saki, jartzen zaion hori nola…
-Bueno, hori bazan hemen Anakan xestuegillia deitzen zen, harrek eitten zittuen, hola, xestu zea batzuk, harek eitten zun xestua, harrei enkargatzen genion xestua. Bai.
-Zumitzezkua?
-Zumitzakin, bai. Zumitzakin, dena bakizu, uain xestuak dien bezela itten zuen, astuan tipuan, bai.
-Zer zen, biyak bat?
-Bai. Bi aldetea. Bi aldetan marmitak sartzeko, hor, ta bi aldetan. Bi aldetan.
-Ta hori lotzeko ze erabiltzen zen?
-Bai, pasta, pasta, astuari jartzen genion pasta bat, ta geo hori gañian, zea, pasta haren gañian hori ta zintoz pasa hemen azpitik, hori, pasta hori muitu gabe, astuari… Bai.
-Eta soka hori zer zan? Narruzkua ala…
-Ez, bueno, bai, larruzkua’re bai, larruzkua’re garai batian iriyak’e, uan sokakin uztarten ttuzte; orduan, heria deitzen zen. Larrua, aziendan larruakin eitten zen: heria. Juntak in, aitta, neria aitzen zen hoiek itten, ta kurteria ta hoik denak larruakin, aziendan larruakin itten zien.
-Ta zure aitak eiten zun hori, e?
-Hoy, hediak eta, etxian, zen moztu ta eitten zun. Bai. Bai.
-A… Ze, lehenengo lehortzen…
-Bai, lehemixiko lehortu, ondo zabaldu ta lehortuta jarri ta geo regla batekin moztu, hola, […], ta geo alkarri [iatsi], junta in, hor.
-Eta illiak kendu?
-Bai, pixkat illiak kendu, pixkat, klaro, bai, bai. Illiak kendu, bai. Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia