Hondarribia (Gipuzkoa)

Eskolako materiala

Eskolako materiala <p>Eskolako mahaiak nolakoak ziren azaltzen du. Klariona eta arbel-ziria erabiltzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-018-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako mahaiak nolakoak ziren azaltzen du. Klariona eta arbel-ziria erabiltzen zituzten.

Transkripzioa

-Eta mahaiak-eta nolakuak zian?
-A, bueno, pues holako mahai batzuek, asientuk beudei pegatuak, holako batzuek, zea, hola bajatu ta ixeita, hola mahaiak, ta beste batzuk bankuak. Bankuak izaten zien. Bai.
-Ta bakoitzak bere mahaia ala biñaka?
-Biñaka. […] biñaka izaten giñen […] biñaka izaten giñen. Bai.
-Ta ordun boligraforik ez zeon ta ze erabiltzen zenuten?
-A, pues bai, bolígrafo, bazien horrelako bolígrafo zea, bai, biño lapitza, ta zea, tablerua, klera o esaten… klera o horrekin egiten genun.
-Pizarriña?
-Ta pizarra, pizarra asko. Pizarriña asko. Eta geo lapitza, ta pizarriña. Pizarriña asko. Pizarrakin, denak pizarra eramaten genun eskolara.
-Bakoitzak beria?
-Bakoitzak beria. Bai.
-Eta kuadernorik-eta bazenuten?
-Bai, bueno, bai, zerbaitte bai, zea, kuaderno zea, zerbaite bazen, biño oso gutxi, e! Oso gutxi. Gehiena pizarra ta tableru hortan eite genun. Altxa ta zea, klera horrekin fan ta han eite genun. Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia