Hondarribia (Gipuzkoa)

Eskolako oroitzapenak

Eskolako oroitzapenak <p>Txakolako eskola nolakoa zen azaltzen du. <em>Cara al Sol</em> abestera behartzen zituzten eskolan. Garai hartan ez zekiten erdaraz, baina moldatzen ziren. Flora izan zuen maistra. Neskek eta mutilek elkarrekin ikasten zuten. Eskolan oinarrizko gauzak ikasi zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txakolako eskola nolakoa zen azaltzen du. Cara al Sol abestera behartzen zituzten eskolan. Garai hartan ez zekiten erdaraz, baina moldatzen ziren. Flora izan zuen maistra. Neskek eta mutilek elkarrekin ikasten zuten. Eskolan oinarrizko gauzak ikasi zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Txakolako eskola nolakua zen?
-Uf, pues, holakoxekua, nola esango nizuke, lau teillatutea hola muttur bat lau teillatu o bi muttur, bi kaidakin holako… ta aurretik honen posturea aldea leiyuak-eta (a! eskuak ez da posible ibilli? Ez? Ez) hola, honen posturea hola leiyuak eta komei, bai, ta eskolan, hor ibiltzen giñen gu, hor kantatzen genun Cara al Sol. Etortzen zen maistra kastillana bat. Ez zuen lajatzen euskaraz mintzatzen, garai hortan. Ta denak kantatu behar izaten genun bandera española jarri, zerian, atian, ta Cara al Sol. Bai.
-Ta zuek erderaz bazenekiten?
-Bai zea! Uain ez dakigu-ta, ordun gutxigo! Biño hala in bihar izaten zen, ez zuen, euskaraz, gue artian, gu beti euskaraz, zea, ta beti galezi itten zun. Beti galezi itten zun. Bai.
-Ta zuk esan dezun maistra hori, donostiarra zena, Juanita?
-Hori ez zen…
-Hori aurrekua
-Ez. Hori, hura nere aurretik.
-Aurretik.
-Geo, nere denbun, Flora. Hil zena, hua’re. Nere, ni, Florakin ibilli nitzen. Juanitori lehenotik esan… Hemen bizitzen zen. Hor eskola eman ta gure aita-ta zenakin. Ni ez naiz ondo oroitzen hori, hura hemen bizittua, Juanita hori, bai.
-Eta gero Flora hori euskalduna zen?
-Ez. Flora hoi kastillana. Horrek ez zuen lajatzen euskeraz mintzatzen. Ta Cara al Sol-ta kantatu bihar izaten genun.
-Ta nun bizi zen hori?
-Hori hor, Irunen, Anakan. Anakan, bai. Handik etortzen zen eskola ematea horrea.
-Ta ze eoten ziñeten, neskak eta mutillak elkarrekin?
-Bai, bai. Danak zea, mixto, danak alkarrekin. Bai.
-Eta edade aldetik ere, edade askotakuak?
-Bai, klaro, hamabi urte bitarte, hemen baserriko jendia ya hamabi uztez gero ya danak gue lanea juten giñen, beuden aurrea tal anea ta bai, bai, adin hortan, hamabi urte bitarteko adin hortan.
-Ta ze ikasi zenun eskolan?
-Ui, pues lau regla hoiek justu-justuan, besteik ez, hoi justu-justuan ibiltzeko, ba dibidir’e oso ondo ez, biño hoi justu-justun, sumar, multiplicar, restar eta dotrina.
-Dotriña hor eskolan ikasten zen?
-Hor ematen zuten dotrina, bai, Flora horrek komuniyua itteko ta komei, hamabi urtetan itten zen komuniyua. Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia