Hazparne (Lapurdi)

Lihoari kotoia nagusitu zitzaionekoa

Lihoari kotoia nagusitu zitzaionekoa <p>Lihozko haria egiten zen garai batean bere etxean. Paperetatik jakin duenez, gaztainadia ere bazuten. Mahatsa ere bai. Biak hondatu zituen gaitzak. Lihoak ere leher egin zuen, kotoia nagusitu zelako. Gipuzkoako Errenterian lantegi handiak sortu ziren. Koldo Mitxelenaren familiak (ama, Elisalt, iparraldetikoa zuen) ere dirua inbertitu zuen horretan. "Milrayas" izeneko oihal berezi batez ikusten zituzten hegoaldekoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lihozko haria egiten zen garai batean bere etxean. Paperetatik jakin duenez, gaztainadia ere bazuten. Mahatsa ere bai. Biak hondatu zituen gaitzak. Lihoak ere leher egin zuen, kotoia nagusitu zelako. Gipuzkoako Errenterian lantegi handiak sortu ziren. Koldo Mitxelenaren familiak (ama, Elisalt, iparraldetikoa zuen) ere dirua inbertitu zuen horretan. "Milrayas" izeneko oihal berezi batez ikusten zituzten hegoaldekoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta atxeman genituen guk, ukan genituen bola’atzu: haria. Lihozko haria.
- Lihozko haria.
- Egiten baitzen oihala, nahi bazen egin, gue etxean, egiten baitzen oihala, eta paperetan ikusiz konturatzen gira, etzela bakarrik egiten haria, bañan egiten zela ere, aatsetan, afaltzeko, hor [...] jan behar ginuen gaztenak, gazten erriak jaten genituen, zeren ta ikusi dut herriko paperetarik, Eulateian, gure attonan etxean, hamazazpigarren mendean, gure etxekoek erosi zutela gaztandeia, egin zutela Peñan. Etxean gaineko aldian baitzen Peña [...], Peña izena zuena. Han gaztandeia bazuten, paperetan ikusia'ut, artxibetan, hori. Baina gaztenak, gaitzak jo zuen. Hori, eta etxe aitzinean ere ezkerretarik baitzen mahasti bat ederra, non arnoa egiten baitzen, han sartu zen berriz "mildiu" gaitza, filoxera, eta, beaz, hirugarrena, lihoa. Lihoa ere egiten zen. Gero egin zen artoa bainan lihoa egin zen, bañan lihoak ere leher egin zuen. Zendako? Zeren hemeretzigarren mendearen bigarren partean, Inglaterratik, Mexikoan, sos, diru asko, peso frango sakelan ezarri zituzten iparraldeko batzuek, erosi zituzten Inglaterran makinak, oihalak egiteko algodoiarekin. Eta orduan, nola lihoa leher egina baitzen, orduan algodoiak ehortzi zituen guziak, eta Errenterian lantegiak, lauehun langiletako lantegiak agertu ziren. Mitxelena, Elizalt, iparraldetik joan horietarik da gure Mitxelena haundia, Errenteriara joana. Elizalt; horiek Ziburutik joanak ziren, edo Donibane Lohitzunetik Ameriketan izanik, beharbada, eta gero itzulirik horrat, zonbaitek dirua egin baitzuten. Heiek lantegiak egin zituzten, eta orduan, haurrak ginelarik, ikusi ditugu hegoaldeko soldaduak asko, eta soldaduak ez bakarrik gudariak, bainan ere beste jendeak, arrantzaliak. Heldu, "mil rayas" deitzen ziren oihal berezi batzuekin. Horiek baitziren hor Errenterian edo Ondarruan egiten ziren oihal horiek. Hara, horiek ikusi ditugu "mil rayas" hoiek.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia