Bergaran ehungintzak izan duen garrantzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:03:21
- Erref: BER-216/010
- Kodifikatzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Ehungintza, oihalgintza
Transkripzioa
-Auzua asko aldatu da, ez?
-Bueno! Fabrika mordua dare eta, almazenak eta.
-Esan dozu tintorerixia edo...
-Bai, ni jaio nintzan lekuan, ni jaio nintzala tintorerixia han zeuan. “Oregi y compañía”.
-Hemen Bergaran gaiñera textil asko egon dia.
-Bueno!, hamabi edo ... Han bertan be auzuan Oregi y compañía, Bergara textil, Vicente Aranzabal, Textil Muguerza. Horrek zien han auzuan zerenak. Danak auzokuak. Gero auzo haretan zeren beste bi igeltsu be bai. “Minas de yeso”, igeltsu-zuluak. Han behian eztakit zenbat metruan junda igeltsua etaratzen zeben, kanteria behian.
-Eta nun hori?
-Eta gero erre eitten zeben hori, eta igeltsua ba zera eitteko, “yeso”.
-Baiña hori auzuan bertan, baiña nun?
-Bai bai apartetxuao.
Emaztea: Kanpo-fubola dagon tokixan.
-Kanpo-fubola eta Hondartzara bidian. Kanpo-fubola azpittik zulatuta zeuan.
-Eta ze zien, bi zulo esaten dozu?
-Bai, juten zien horrek eskillara moduko batzukin bajatzen zien behera eta gero galerixak zeuzken eta han pikatxoiakin eta dinamitia eta etaratzen zeben, harrixa, “yeso”, eta haura erre eta gero harekin eitten zeben igeltsua.
-Eta erre ze eitten zan barruan ala kanpuan?
-Kanpuan. Kanpora etara, sua eitten zeben eta han gaiñian eukitzen zeben sua eindda denpora bat eta haura erre ezkero zera eitten zan, haustu, eta zihero ezpazan hausten be, makinetan pasatzen zeben eta gero zakutan bete eta saldu igeltseruei tta. Bergaan zeren hiru igeltsu. Beste bat hamentxe Elusura bidian. Oin be izena horrek Igeltsola edo dauka; ba etxiak izena, bai.
-Orduan prozesua ze zan karobixan moduan karia etaratzeko...
-Sistema bardiña. Bata zan Elgarresta, Emeterio Elgarresta, eta bestia Inazio Goenaga. Igeltsuak. Eta beste hau zan Atorrasagasti, baiña izena... Matias zan azkenengua, Matias. Baiña basarrikua zela zan... Matias. Atorrasagasti. Hiru egon zien. Eta horrek bi Emeterio Elgarresta eta Ignacio Goenaga, horrek jabiak.
-Orduan gaiñera lan asko eukiko zeben, ez?
-Bai, eren kamioia-ta zeuken repartuak eta eitteko, kamioian joaten zien horrek Eibarrera-ta, Mondrauera-ta, bai. Lan asko eitten zeben, eta eukiko zeben, bost edo sei langille be eukiko zittuen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!