Bergara (Gipuzkoa)

Bergara Textil; Bergarako ehun lantegiak

Bergara Textil; Bergarako ehun lantegiak <p>Bergara Textileko lanak: kotoia matazetan ekartzen zuten, eta prozesu osoa egin, baita tindatu ere. Ehun lantegiak: Otazua, Movilla, Felipe Setien... Beraiek Azkoititik ekartzen zuten kotoia (Epelde y Larra&ntilde;aga). Confecciones Vascas jarri zuten, eta tela Santa Agedara eramaten zuten, bertan josteko. Berak eramaten zuen tela, autoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bergara Textileko lanak: kotoia matazetan ekartzen zuten, eta prozesu osoa egin, baita tindatu ere. Ehun lantegiak: Otazua, Movilla, Felipe Setien... Beraiek Azkoititik ekartzen zuten kotoia (Epelde y Larrañaga). Confecciones Vascas jarri zuten, eta tela Santa Agedara eramaten zuten, bertan josteko. Berak eramaten zuen tela, autoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, guk ekartzen giñuan algodoia matazetan eta itten giñuan harixa eta gero harixakin telia, Eta gero tintau be bai. Dana fabrikan itten giñuan, e, Bergarako textillian itten zan dana, prozeso dana.
- Esan dozu zazpi ziñatela.
- Bai.
- Bergara textil, Aranzabal, Algodoneria, Mobillas…
- Otazua, Otazua, Felipe Setien ta mordua, zazpi bai gutxienetik. Guk algodoia ekartzen giñuan Azkoittittik, Epelde y Larrañaga. Harek matazak ekartzen zien. Gero harixa ein tejedurixan eta gero telia in, ta gero tintau. Dana, guk prozeso dana itten giñuan e. Bai. Ta gero ba onduan ipini giñuan Confecciones Vascas, geure fabrikiak onduan. Geuria zan. Bueno, bertakua zan. Eta [hor] lan itten zoskuen Santa Agedan. Eruaten giñuan telia ebagitta ya patroiekin eta gero han josi itten zeben Santa Agedan. Nik biaje asko in dittut Santa Agedara kotxia beteta. Bai.

Egilea(k): Ignacio Dulanto Arriola (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia