Bergara (Gipuzkoa)

Industrias Beroan lanean

Industrias Beroan lanean <p>19 urterekin hasi zen Industrias Beroan lanean, Aretxabaletan. Gerra orduantxe bukatu zen. Suitzatik aluminioa ekarri eta urtu egiten zuten; armadarentzat platerak eta edalontziak egiten zituzten; gero ere bai, textilean armadarentzat egiten zuten tela asko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

19 urterekin hasi zen Industrias Beroan lanean, Aretxabaletan. Gerra orduantxe bukatu zen. Suitzatik aluminioa ekarri eta urtu egiten zuten; armadarentzat platerak eta edalontziak egiten zituzten; gero ere bai, textilean armadarentzat egiten zuten tela asko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueltauko ga zu lanian hasi ziñan garaira.
- Bai.
- Ez? Hemeretzi urtekin…
- Hemeretzi urtekin. Hogei urte neuzkan, hemeretzi kunplidu ta, hogei kunplitzeke. `Industrias Beroa´, Aretxabaletan, `Industrias Beroa´. Haura zan aluminozkua dana eta ekartzen zeben lingotia Suizatik eta han itten zien fundidu eta gero itten zien ejerzitorako platerak, kantinplorak eta basuak, eta horrexek lanak. Eta hemen `Bergara Textil´en geldittu giñanian be, hemen be itten zan ejerzitorako telia asko, mahoia. Bai.
- Artian gerria bizirik egongo zan, ezta?
- Orduan bukatuta, orduaintxe hiru urte bukatuta.
- Baiña Debara juan ziñanian, artian…
- Orduaintxe. Treinta... bai, treinta y nuevian hasi nintzan eta treinta y seisian hasi zan gerria, hiru urte, […], orduaintxe bukatuta.
- Bai, bai.
- Bai.

Egilea(k): Irene Ramos Alfaro (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia