Goizueta (Nafarroa)

Nagusiak etxetik bota eta artzainaren etxera lotara

Nagusiak etxetik bota eta artzainaren etxera lotara Iruñeako etxe batean 13 hilabetez egon ziren bizitzen- Bertako ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzearen ardura baitzuten. Nagusia oso gaiztoa zen eta etxetik bidali zituztenean, ondoko artzainaren etxean egon ziren gaua pasatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Iruñeako etxe batean 13 hilabetez egon ziren bizitzen- Bertako ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzearen ardura baitzuten. Nagusia oso gaiztoa zen eta etxetik bidali zituztenean, ondoko artzainaren etxean egon ziren gaua pasatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Goatzen naiz, biali giñuzen ta artzaien, artzaian zean sartu [zen], itxituran sartu ginttun, artzaiak, ardik egoten dian itxituran sartu ginttun trastek sartu zittuzten. Eta gu artzaien etxen lotan. Han zen senar-emaztek alaba batekin ta nik in nun Felixan ta alabaren erdin lo. Lo ez, ohen eon, zergatikan ohe ttikia, hiru lagun ohe baten, ni hantxe izerditan! Gero jaiki ta, gaixoa, Matildek jarri zian katillu konketa haundi baten erdiraiño bota izan behar zin azukrea, zopak in ta kafesnea. Nik gozogia ta ezin hartu. Hantxe bota zun leihotikan oillategira. Oillategira bota zun katillukada azukre, kafea ta esnea ta ogik.
-Matilde zer zen artzaian...?
-Matilde artzaian andrea. Gaizki [egoten] zen gaixoa.
-Behintzat harek han utzi zizuen gaua pasatzen?
-Utzi zitun. Bai ta gero’re Ixabelek abistu zigun karta... Iruñetikan kartak itten zittun Ixabelek, artzaian alabak. Ta abistu zigun nausia hiru gizonek hartuta eraman zutela eta gehio arrastorik ez zela.

Egilea(k): Koldo Leunda Beloki

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia