Goizueta (Nafarroa)

Txakurra haur txikiaren ondoan etzan zenekoa

Txakurra haur txikiaren ondoan etzan zenekoa <p>Lau urte zituela bere ahizpa txikiena zaintzeko ardura ematen zioten etxean. Sukaldean zeudela txakurra sartu eta umearen sehaska ondoan etzan zen hura gogoan du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau urte zituela bere ahizpa txikiena zaintzeko ardura ematen zioten etxean. Sukaldean zeudela txakurra sartu eta umearen sehaska ondoan etzan zen hura gogoan du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero egun baten [...] niyon ta akolatikan arropak burun dittula ta zakurra haurran goardin. Aliko. Katea motza, katea hautsi ta jon eskaillera goitti ta atea ireki sukaldekoa ta siheskan ondon etzanta jarri. Ta ama zenak atea ireki zunen, altxa ta gaixto-gaixto hasi zen. Ta amai esan nion: “Ama, Aliko dao goian!" Ta behintzat "Aliko, ni naiz, ni naiz” ta zakurra orduntxe berriz jarri haurran onduan. Haurra sihaxkan ta sihaxka bera bezalaxe etzanta zakurra. Ta nik sumatu nunen aten zerbaitt’e bazela sukaldeko aten, ia saltatu nintzan leihotik kanpora, baiño utzi ezin haurra bakarrik.


-Ta zuk zenbat urte zenittun haurra zai utzi ziñuzteneko?


-Lau urte. Lau urte nik. Gero ama zenak zakurra lotu eta nexka salbo. Nexkai joanta lehenbizi milikatu-milikatu in zun aurpegia eta gero bera etzanta jarri zean, sihexkan ondon.


-Aizu, ba, ze sena zakurrak.


-Ze politta.


-Ze sena.

Egilea(k): Koldo Leunda Beloki

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia