Gernika-Lumo (Bizkaia)

Etxeko denak onik atera ziren bonbardaketatik

Etxeko denak onik atera ziren bonbardaketatik Etxeko denak onik atera ziren. Ahizpa klausurako moja zen, eta irten egin behar izan zuen komentutik, "Batallón Loyola" bertan zegoelako. Arratzuko baserrian egon zen familia osoa. Gernikako babesleku baten erdian ere bonba bat erori zen, ia denak hil ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxeko denak onik atera ziren. Ahizpa klausurako moja zen, eta irten egin behar izan zuen komentutik, "Batallón Loyola" bertan zegoelako. Arratzuko baserrian egon zen familia osoa. Gernikako babesleku baten erdian ere bonba bat erori zen, ia denak hil ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxien zozer ata zenduen?
-Etxien ez gendun, ez gendun... etxie ez gendun... gero ein ebien, gero ein ebien. Ta nik ikusi bazendun, nik, gure aitte ikaratute [...] "Ume, ez eixu altzau horrek harridxek, jeusitten bajatzuz hanketara, hankak apurtuko dotsue eta". Ba ze okin nabezen zapata barridxek, hamabost egun ariñau erositte zapatak. [Zelan...] dirue, hamahiru pezeta. Ba orduen modak-eta oingo moduen-ta ez ziren lez /ezielez/ egon. Ta amak esaten osten ba ze karutxuek dizela hamabost pezetakoak eta hamarrekoak, eta, ba, "nik ez dot gure hamarrekoak, ama". Ta nire lagunek, beste lagun batek pe, harek pe hori esaten otson, Pilar Txopiteanekoak... harek erosiko dotsoiez, ta bidxok igualekuek okin genduzen. Ta topeko [kolorekoan] eskonbro artien zelako harridxek altzaten genduezen, ta gure aittek: "Ume, Bilbora noienien, neuk ekarko dotsutez. Baie itxizu harridxeri bakien, harek erre die eta". Baie ezin pentseu erre danik, ezin pentseu.
- Baia etxekoak danok ondo?
- E?
- Etxekoak danok ondo?
- Etxekoak bai, jangoikoari eskerrak. Aiztie euki naben Merceden moja, ta harek klausuren on zien be, urten ein biher izen abien /bizebien/, ba ze han egon zan El Batallón Loiola. Baia etxekorik ostantzien iñoreñe... Arratzun egon giñen ta, danok joan giñen Arratzure eta gero, ba, ez giñen jangoikoari eskerrak... Baia familidxek... egon zan la calle... harek izena okin eban... oin botikie dau ba Gerniken, han kantoi baten plazien ondoan, kantoien, Andra Maidxerantz joateko?
- Bai.
- Ba handik hasitte eskillarak egon zien, eskilarak, han dana aldatsa Andra Maidxerarte, eta han erdidxen bakizu zer egon zan? errefujidxo bat. Eta erdi-erdidxen bonbie jeusi zan. Zemat hil ebiezan [batek jakin], ta pasionista batzuk egon zien, eta harek danari esaten, esaten "Errezau señor mío, Jesucristo, señor mío, Jesucristo errezaizue danok".

Egilea(k): zital

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia