Medikurik ez Gernikan, gehienak ihesean edo kartzelan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran, soroetan zuloak egin, eta bertara botatzen zituzten hildakoak. Gezur asko esan ziren garai hartan. Aita bihotzekoak jota hil zen, Gernikan ez zegoen medikurik ere, ihesean edo kartzelan zeuden ia denak. Zorriak ugari, ez zeukaten beste ezer.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:03:37
- Erref: GER-104/016
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Han dekogu panteoie. Beittu, kanpusantue, ezta? Ta kapusantuen ondoan soloa egon zan, handitxue, baserrikoa, ta han ein ebiezan horrek zertun, ba, zabaldu ta hara bota. Hara bota ebiezen. Ta hamabigarren urtien, hamabigarren urtien, La Gaceta, La Gaceta del Norte ipin ban, ba, badakidxe Gerniken hil dana, etorteko, ba, zabaldu eingo dabela hango, hango zera. [Bakizu non], dana zati... haustendute danak, bata best... Nire lehengusiñiek, lehengusiñe batek, ezautu eban gixona, jakien ezautu eban.
- A bai?
- Bai. Baia zer? zatidxek, zatidxek...
- Ta guzur asko esan zan. Guzur asko.
- E?
- Guzur asko.
- Guzur asko eon zan hor be. Nire aitte be joan zan... Beittu, e. Orduen bost ogerleko. "Ermere, kanbidxeko dostazu /kanbidxekostazu/, hau bosteko, hau bost ogerleko papela?", "Jose Antonio Agirrek kanbidxeko dotsu /kanbidxekotzu/". Bera karlistie ezan zan, ta berari be etxie erre.
Ta gero Errenteridxen denda baten, Bilbora joan zien lez harek, ba... hori, "Txopeta –Txopeta esaten otsien neure aitteri, Txopitea izen gara ta, Txopeta– eingo dotsue... Jose Antonio Agirrek kanbidxeko dotsue". Nire aittek berba bat be ez, dardarakadan, ta handik egun batzukarren emon otson /emontson/ infartoak. Medikurik be ez Gerniken. Gerniken medikurik be ez. Ta zer da, ba, zer da, ez dauela ondo, ez dauela ondo, baia, nor ekarko zandun Gernikara ba, danak eskape ebien ta. Alegria, Alegriak pe izen zien medikuek, baie harek pe kartzelan, Bizkaittarrak izen zielako. Ta beste... beste baten aitte agarre eban, baie edadekoa izen zan ta, [...] joan zan kridxadien etxera ta harek ez aben urten handik. [Sartu gau-gaure] pasa genduzan, e! Beittu, zerien gabaz, bonbarduen gabaz, gure tion etxie on zan, kamiño ondoan, ta nik ordun izen zan kostunbrie, kostunbrik –oin modak esaten da, ordun kostunbrik esaten zan– hor hamabi, hamalau, urteko neskak sandalidxekin zerera, eskolara. Ta kaltzetin zuridxekin, aprile ezan zan, ta denpora bat ederraua... Ta joan giñen, ta lo haren mantan ganien, behidxen mantan ganien, beteta, jentie. Ta akorda nintzenien goixien, kaltzetiñek okin nabezenak aldien be, ta sandalidxek dezaparezidu ein zien, baten batek hartuko ebazan... [...] Ez gendun euki zorridxe baiño.
Egilea(k): zital






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!