Hondarribia (Gipuzkoa)

Hendaiara ihesi, koltxoiak hartuta

Hendaiara ihesi, koltxoiak hartuta <p>Hendaiara joan zirenean, koltxoi bila bueltatu zen, eta ama bere bila. Hondarribitar asko joan ziren ihesi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hendaiara joan zirenean, koltxoi bila bueltatu zen, eta ama bere bila. Hondarribitar asko joan ziren ihesi.

Transkripzioa

-Orduan denak fan ziñeten hara?
-Bai. Ta juan giñenian, ni gaztia-ta, ama nere billa, nere billaka Hendaian, ezin billaturik, ta ni eta beste gazte bat etorri giñen honea, barkukin, arrimatu zerian, muellian, ta juan nitzen [etxea] ta hartu nuen koltxoi bat. Bira, koltxoi bat hartu nuen, maindire batekin zera in, ta bestik ere eman zuen, beste lagunak, ere bai, eta biyek, zeara, Hendaiara, koltxoi batekin. Bueno, bat o bi o… Bai.
-Orduan bueltatu ziñeten koltxoi billa?
-Bai, ta amak ez zakin ezer’e! Ta nere billaka, zera, gaztia ta. Bai.
-Ta han, orduan, arrantzan ibilli ziñen, aittakin?
-Bai, bai. Arrantzan.
-Ta bere barkua, bere barkua, hemen zuna, ez zun hara eraman?
-Zeiñek?
-Attak ez zun barkurik, aurretik?
-Ez. Baporian ibiltzen zen ba! Bapori hoietan.
-Baiño bere barkurik ez…
-Ez, ez, ez… Orduan zien nor beriak zuen barku haundiya bakarren bat o beste. Beti kanpoko jendiakin ta…
-Ta txaluparik-edo bazun, aittak?
-Txiki hori ba! Arrauneko zera hoiek…
-Eta horrekin juan zen Hendaiara?
-Jun giñen.
-Denok? Horretan?
-Bai. Bai. Nik goizian urera saltatu ta uretik igerika jun ta hartu dut barkua ta ekarri lehorrea ta denak han sartu ta eskapo jende guziya jun zen. […] badakizu ze eskandaloa zen hemen! Sartzen ai ziela ta! Ta geo ni oaindik etorri honea ta koltxoia hartu ta…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia