Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bonbardaketa ostean: zerua goian eta lurra behean

Bonbardaketa ostean: zerua goian eta lurra behean Bonbardaketan, Kruzitaren eta Jesusen familiak, bienak, etxe barik gelditu ziren. Ezin izan zuten ezer salbatu.
Bonbardaketan, Kruzitaren eta Jesusen familiak, bienak, etxe barik gelditu ziren. Ezin izan zuten ezer salbatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bixok etxe barik, ezta?
- Jesus: Etxe barik, bixok. Bai honek…Klaro, nik ez neban ezetu hau. Bixok, etxe barik. Giltze poltsikoan, baia…
- Zeren giltze?
- Kruzita: Tristie zan ha. Nik oin, oin akordeten naz: gure aitte ta amak, ze, ze pasa eben, orduen. Kalien: zerue goixen ta lurre behien. Ezebez!
- Jesus: Lurre behien, ezebez, ezebez!
- Ez eben ezebe salbeu?
- Kruzita: Ezebez, ezebez.
- Jesus: Ezebez! Ezta…
- Kruzita: Gure aittek atara eban makiñie-ta geuze parie baiña ostu eitten ebezan. Jentie…
- Jesus: Bueno, baia ostu barik be. Kasu baterako, gure etxie suten behetik goraiño. Egurrezkoa dana. Jo, ezin salbeu ezer! Ta joaten zan aitte hara begire ta esaten eban: “Han ez dau ezebe, dana dau erreta”. Ta gero jausi da dana. Ganera ezebe-ezebe-ezebez. Zuek be etxien ezebez; oin taillerrien bai. Taillerrien, bai.
- Kruzita: Taillerra bai, salbe zan taillerra.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia