Auzo edo kale bakoitzak bere San Juan sua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kruzitak bere etxe ingurua eta San Juan Ibarra ingurua baino ez du gogoan umetako kontuak gogoratzerakoan, ez ziren beste inora joaten. Jesusek beraien etxe ondoan, tren-geltokiko plazan egiten zuten San Juan sua dakar gogora. Bakoitzak bere sua egiten zuen, auzo eta kale bakoitzak berea.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: GER-077/006
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » San Juan , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Kruzita: Nik egixe esan neure kalekoa dekot. San Juan Ibarra ta Ocho de enero; baze, horko partetik bizi giñen, San Juen elizien aurrien. San Juan elizie erre ein zen. Ta nik horkoa bakarrik. Nik beste Gernikeko akordurik urten be ez, hortik.
- Jesus: Gaztie, zenbat urte izengo aben, ba?
- Kruzita: Hau bai. Honek gehixau.
- Jesus: Ni be asko ez. Bai ni akordeten naz San Juan suek-eta eitten. Erramak eta dana hara presara harek arbolak ebaitten-ta. San Juan suek-eta. Gero, gorde eitten gendun erramak estaziñoan. Han kotxeratan, hantxe erramak. Ta bata bestieri listo lapurretan eitteko erramak, gero sue eitteko. Ta han ibiltten izen giñen ba pelieka. Ba bueno, estaziñoan San Juan suek eta.
- Ta San Juan suek, zer eitten zan, bat bakarrik edo bakotzak berena?
- Jesus: Bakotzak beren barrixoan. Beren kalien edo barrixadatxuen ba hantxe. Guk estaziñokoak, hantxe plaza handixen eitten gendun han suek.
- Kruzita: Gure barrixoan, San Juan Ibarren eitten zan.
- Jesus: San Juan Ibarren. Gero egoten zan beste bat, hemen aiuntamentuan aurrien. Hantxe txistuegaz ta aingeru guztixekin bueltaka-ta berebilketak-eta eoten zien.
- Ezer kantetan zenduen San Juan suetan?
- Jesus: Ez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!