Gernika-Lumo (Bizkaia)

Notariako lan denak eskuz

Notariako lan denak eskuz Notariako lanak zeintzuk izaten ziren kontatzen du. gaur egungo lan bera egiten zen. Alde bakarra aurrerapenetan dago, lehen dena egiten baitzen eskuz. 1943. urtean hasi zen lanean eta 77 urtera izan arte aritu zen bertan lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Notariako lanak zeintzuk izaten ziren kontatzen du. gaur egungo lan bera egiten zen. Alde bakarra aurrerapenetan dago, lehen dena egiten baitzen eskuz. 1943. urtean hasi zen lanean eta 77 urtera izan arte aritu zen bertan lanean.

Transkripzioa

- Ta notarixan ze biher eitten zendun? Zein zan biherra?
- Biherra? Ba kasu baterako: erosten bada pisu bet, klaro saltzaillie ta erosten dabena, bixek joaten die hara. Eitten dabe dokumentu bet notarixuen aurrien. Klaro notarixue ni ez naz. Ni biherrera. Bueno, ezetu edo jentie ta bueno. Han eitten da tratue. Neuk emoten dot, honenbeste diru ta zuk hartu dozu habitaziñoa. Notarixoak firmeu te kittu. “Al archivo”.
- Oin eitxen dan moduen?
- Bardin-bardin. Oin be holan eitten da.
- Kruzita: Baia oin ordenadoraz eitten da asko. Baia bueno, lehen.
- Eskuz, dana eitten zan. Eskuz, dana. Ene, ha zan biherra! Madre! Ta letra ona euki biher. Leiduteko, letra ona, leiduteko. Ta ortografixe ta dana, klaro. Oin, makiñie tri-tri-tri, ta pun.
- Ta zu baiño zaharratxuak, askok ez eben jakingo, baserriko askok-eta idazten-eta?
- Anaixie nire anaixe, lau urte ni baiño zaharraua eon zan. Ba bixok.
- Ez baiña diñot, hara joaten zan jente askok ez ebala jakingo idazten bez?
- Kruzita: A klaro. Baserriko jentiek, idazten bez askok. Firmetan-ta atzamarragaz.
- Ez, ez. Nire sasoien bai. Bai, bai. Ni sartu nitzen “el año, cuando yo tenía dieciseis años, pues el cuarenta y tres-cuarenta y cuatro por ahí”.
- Hamaseigaz sartu ziñen notarixen?
- Bai. “Y, retirar con setenta y” Osea, hirurogeta hamazazpiaz erretireu, jubileu.
- Hirurogeta hamazazpi?
- Hamazazpi. “Siete, siete”, ointxe arte.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia