Gernika-Lumo (Bizkaia)

Kortabitartetarrak notariotzan

Kortabitartetarrak notariotzan Aita gernikarra zuen eta ama Ajangizkoa. Bere etxekoek bere egin dute lana notariotzan: bere aitak, bere anaiak, Jesusek berak, bere semeak eta ilobak. Lehen notariotza Andra Maria eliza ondoko txaletean egon zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita gernikarra zuen eta ama Ajangizkoa. Bere etxekoek bere egin dute lana notariotzan: bere aitak, bere anaiak, Jesusek berak, bere semeak eta ilobak. Lehen notariotza Andra Maria eliza ondoko txaletean egon zen.

Transkripzioa

- Eta ama ta aitxe nungoak euki zenduzen?
- Jesus: Aitte gernikerra. Ama Ajangizkoa.
- Kruzita: Bixek, hurrekoak.
- Bai baiña ama baserritxarra? Aitte ez?
- Jesus: Aitte ez. Aittek notarixan eitten eban biher. Gero ni ta nire anaixie ta nire semie…
- Kruzita: anak hantxe notarixen.
- Eta zuen familixe zelan sartu zan ba notarixen? Nik beti ezetu dotez Kortatarrak, notarixen.
- Jesus: Bai. Bueno ba zelan sartu zen? Ba, aitte hasi zen han biherrien, ta gero aitte. Aitte hil zanien, Juanito soldadutzen egon zan. Ta gero ni joan nitzen. Ta, gero nire semie ta gero ba…
- Kruzita: Loba bat be bai.
- Jesus: Loba bat be bai. Bai. Nire anaixien alabie. Marisol. Hantxe dauz Kortabitarte.
- Beti eon da leku bardiñien notarixe?
- Jesus: Ez. Notarixe ni sartu nitzenien, Andra Marixeko eleizie? Han goiko partien dau etxe bat, txalet bat, txalet bat. Nabor dentistie zan, berak ein eban ha. Bueno Ortiz ein eban. Lehengo notarixue ariñau, Aurelio Ortiz baiña gero, Aurelio Ortiz joan zanien Bilbora, Naborrek erosi otsan etxie. Ta oin berak ipiñi eban han gabinetie: Nabor. Nabor Pardo, Victor Nabor Pardo. Ta gero haixe, eurrera segidu. Oin notarixe, oindiño hemen dau, anbulatorixoan beste partien.
- Kruzita: Hor, bakizu nun dauen?
- Bai. Orduen zuk, hemengo inguruko danak eukiko zenduzen fitxeta saso baten?
- Jesus: Hemengoak eta Mungialdekoak eta buelta osue. Dana.
- Kruzita: Ni gero, exilieta egon nitzen, bonbardeo ostien exilieta Frantzixen.
- Jesus: Frantzixen joan zan hau.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia