Gernika-Lumo (Bizkaia)

Taverna Vascaren hastapenak

Taverna Vascaren hastapenak Bonbardaketa ostean, Santa Clara eta juntetxe alboan jarri zuten jatetxea, Montefuerte kondearen etxean. 1929. urte inguruan zabaldu zuten beraien gurasoek Taberna Vasca. Lehenago etxe horretan ere logelak izaten zituzten bezeroentzat, baina bonbardaketa ostean dena pasatu zuten bertara berria eraiki arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-071-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketa ostean, Santa Clara eta juntetxe alboan jarri zuten jatetxea, Montefuerte kondearen etxean. 1929. urte inguruan zabaldu zuten beraien gurasoek Taberna Vasca. Lehenago etxe horretan ere logelak izaten zituzten bezeroentzat, baina bonbardaketa ostean dena pasatu zuten bertara berria eraiki arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero apurken-apurken ba hasi giñen, hor Santa Claran ipin gendun ba restaurantxu bet, iñor bez ez zan etorten lelenguetan alemanak bakarrik.
- Sanra Claran nun?
- Santa Claran, bakizu nun bizi den Egala?
- Aldatzien bertan diñozu?
- Ez, Santa Claran, zu, aber mojan kamiñue, lelengo dau oin museue dan palazixue. Bueno, gero segiduen jardintxu batzukin etxe bat, han etxien. Ze guk ha etxie euki gendun alkillata hori etxie da, Conde Montefuertena izen zan, ta eukin gendun akilleta gerran ze hamen zer asko egon zien, Madrilleko republikanuek-eta asko, eskapata eta giputzek eta etor zien asko eta orduen ba jentieri eta emoteko habitaziñuek eta lo eitteko-ta jentie alkillata euki gendun ha etxie. Ta klaro, gero hau erre zanien, handixe erre zanien, ba bertan ipin gendun restaurana, arbolan ondoan. Ta han bizi giñen ba hau etxie ein arte, hau etxie ain arte bertan bizi izen giñen. Ahal dan moduen han be bai.
- Zuk beti ezetu dozu restaurana etxien.
- Nik beti.
- Nok jarri ban martxan Taberna Vasca famosue?
- Ba nire aittek hartu otsan beste bateri, beste bateri, eta gero bera ba hor oin dau, hor egon zan lekuen hasi ziren nire aitte ta ama ya barriztute, "el año" ze urtien izengo zan? "Veinti nueve"-edo izengo zan. Usten dot izen zala.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia