Kontxi Arrien Monasterio
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1929-2018)
Biografia
Goienkalen jaio zen, bere gurasoek Taberna Vasca jatetxe ezaguna izan zuten lekuan. Ama Kanpantxukoa (Ajangiz) zuen eta aita Bizkaiganekoa (Errigoiti). Sei neba-arreba izan ziren, baina horietako bat 16 urterekin Gernikako bonbardaketan hil zuten osaba bategaz batera. Gerra aurretik, gaur egun epaitegia dagoen lekuan zegoen jauregi bateko ikastolan ikasi zuen andereño gipuzkoar batzuekin, betiere euskaraz. Gerraostean, hainbat partikularretan (Otazua, Pepita Goiria, Txapiñonekoenean), karmeldarren ikastetxean eta Durangoko San Antonion ibili zen. Bonbardaketan, Andra Mari elizako kanpandorrean babestu zen. Taberna vascan zerbitzatzen aritu zen ezkondu arte. 17 urtez senarrarekin eta bi alabekin Madrilen bizi izan zen. Madrileko beste euskaldun batzuekin batera sortu zuten bertako lehenengo Euskal Etxea, eta bere senarra izan zen bertako lehenengo presidentea eta alabak lehenengo euskara-irakasleak. 1983. urte inguruan bueltatu ziren berriro ere Gernikara.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-071 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-072 | 2011 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute