Elurtzak neguro
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: GER-067/007
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Ta gero ba, gerrie-ta ba han antziñe, kalien guk umiek-eta telebisiñoi be bapez; radixorik be bapez; kalefaziñoa be bapez. Osea, txapiegaz, haretxegaz berotuten gendun etze guztixe. Ta ogera jueteko be, igual neguen, Ta eitxen eban edurre be, oin baiño asko baiño gehixao, asko! Osea, negu guzti-guztixetan, Gerniken holako edurtzie, beti. Ta oin ikusi be ez da eitten edurrik. Kanbixau ein de. Ein de kanbixeu berotara; ze, nik dekotez laregota hamaika urte ta umie izen nitzenien, umie-edo hamabost urtegaz-ta holan, upelako edurtzek negu guztixen: osea, Gabonetan, Erregietan ta danetan edurtzie, itzela Gerniken. Ta oin noz ikusten da? Iñoz bez. Han, Oizen, Oizen. Horixe da.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!