Pasealekuko eta San Juan Ibarrako kontzertuak
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: GER-067/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Ta gero egon zien konziertuek be bai. Konziertuek egoten zien eguenetan ta ez dait zapatuetan-edo Pasilekuen. Ta ospitteleko, oin residentzixe dau, hor zerien ba, “Residencia Kalzada”. Ta aintziñe hor izeten zan ospittela. Esaten gendun, pobrientzako. Ta hango jentie, etorten zien sillek ipiñi Pasilekuen ta kobreten eban txakur hudi bet. Osea, “diez céntimos, diez céntimos” kobreten eben ta jente, señora guztixek hantxe jesarritte, konziertue entzuten. Ta han kioskoa, oin kendu ein dabe kioskoa. Ta kioskoa beti egon da Gerniken kioskoa. Beti. Ta “Banda de Música” be bai. Dana uniformiekaz, danak. “La Banda de Música”. Ta ba horixe konziertue. Ta gero uden egoten zan kontziertuek San Juan Ibarren. Hor San Juan Ibarren, hor be, kioskoa egon zen. Ta hori orain etxe barrixek eindde dauz, hortxe. Ta hori izeten zan dana txaletak, dana. Oin be badau, bat edo bi edo baiña orduen izen zan, kondie be bai, hortxe euki eban txaleta “Conde Arana”. Ta hori dana txaleta ta uden izeten zien hor kontziertuek, uden; ta neguen han goixen, Pasielekuen.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!