Pasealekuko eta San Juan Ibarrako kontzertuak Eguenetan eta zapatuetan Pasealekuan kontzertuak egoten ziren. Kaltzada egoitzakoek aulkiak jartzen zituzten eta dirua jasotzen zuten kontzertua jesarrita ikusten zutenengandik. Pasealekuan beti egon zen kioskoa eta musika-bandak kontzertu ugari jotzen zituen. Udan, ostera, San Juan Ibarran egoten ziren kontzertuak bertan ere kioskoa baitzegoen.

Pasealekuko eta San Juan Ibarrako kontzertuak
Presen Alberdi Zubiaurre
- ahotsak.eus