Maisu finkorik gabe edo maisu barik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: GER-059/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Orduen guk bakizu zer eukitten gendun umetan? Zure aittek be, zure aittittek be Florenziok be jakingo deu. Eukitten gendun tiragomie ta abille. Abille, bakizu zer dan, ezta? Bueno, guk harexek bixek geunkezan umetan. Tiragomie ta abille, beti boltsilloan. Ta gero, orduen maixuek egon zien gogorrak. Etorten zan, Arratzure etorten zan maixue, esate baterako ta gero kintalak-ta altxaten eben ta maixu barik, hainbeste denpora egoten giñen han. Ta harek ordun sasoien, eroan ein biher genduzen mimenak, eurekin emoteko geuri. Etzuten gaittuen han, mahaixen gaiñin eperdiz gora, ta mimenagaz “leña”! Ta geldi egon erain danori. Orduen, ta zer “vamos a ver”. Karo harek be faltau eitten zien asko. Neskana en kanbio, maistrie, kontinuo eon zan han, donostiar bat. Gerrie baiño ariñao, gerrie akabau te gero be, hantxe eon zan. Bai. Ya apellidue ez dait. Paulita euki eban izena. Horren izena akorduen dekot, baia mutillek, ez. Mutillek honek maixuek joan-etorri, “quintadas esto, aquello lo otro”, orduen sasoien geuzie Arratzun. Atara kontuk, epoka baten eskolie edeitzen oskuen, ordun ikesi genduzen eitten abioiek, pajarittek, honek geuze guztixek. Ez gendun euki maixurik eta horrek, tabernie, “esto” eskolie edeitten oskun taberneruek. Toribiok. Etorten zan giltzeaz ta: “ia mutillek, barrure!”. Berak be seme bi, e! “Barrure!”. Ta ze eingo gendun be? Hantxe, aintziñeko harek, dizionarixoak… Bakizu ha pale fiñe euki ebenak fin-fiñe, abioiek-eta eitteko, […] ta guk harek danak. “Jode, fuego a la barraca”.
-Ta denpora asko maixu barik?
-Bai, igual hille bitten ta hiruen iñor bez. Ta iguel, lauen be ez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!