Baserritar asko Gernikara lanera
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: GER-059/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ekonomia eta industria » Boom industriala , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Bakizu zenbat jentek eitten eban biher Gerniken baserrikoak? Lehen etorten zien baserrixetatik bizikletatan igual kuadrillek hamar-hamabost-hogei lagunekoak. Beste alderdittik beste batzuk eta Gerniken juntetan zanien, orduen jente asko egon zan. Ta, gero beste bat egon zana da biher asko, hemen mendixen, basoan. Orduen biher asko egoten zan mendixen, baia asko. Bakizu zenbat serra, zenbat geuze eon zan orduen, hemen? Basoak eta danak. Geur ezebez! Geur egurrek ez deu balixo ta nok? Ha jornala ez da altxetan lehengo biherregaz. Ezin ta baserriko biherregaz be, ez. Baserriko biherra daukonak, ba… Haxe euko deu, ze esango dotsut ba? Afiziñotxue ta penie ixtie ta horrexek geuzek. Haren hurrungo jeneraziñoak, itxi deu. Hara ez doa iñor. Beittu zemat baserri itzelak dauzen, kanpoak abandoneute! Geur egunien, dana dau holantxik. Dana dau, galdute konpletamente, konpletamente.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!