Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gurasoen ezkutuan makillatzen ziren

Gurasoen ezkutuan makillatzen ziren <p>Gehienetan eziren makillatzen, baina ezpainak bai margotzen zituzten. Betiere gurasoen ezkutuan egiten zuten, etxeko portalean bertan. Ohikoak ez ziren gauzei "Salido sel cascar&oacute;n" esaten ei zitzaien. Atzoskolak portalean kuadrilla batuta pintatzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-054-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gehienetan eziren makillatzen, baina ezpainak bai margotzen zituzten. Betiere gurasoen ezkutuan egiten zuten, etxeko portalean bertan. Ohikoak ez ziren gauzei "Salido sel cascarón" esaten ei zitzaien. Atzoskolak portalean kuadrilla batuta pintatzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Makilleu-eta hori eitten ziñien?
- Keba!
- Ezpanak bez?
- Ezpanak bai. Baia aman eurrien ta holan ez. Ezkututuen, ezkutuen, ba ezkutuen ze gure ez amak-eta ikusterik. Urteten gendunien kalera eta holan, portalan atzien edo atien atzien edo holantxik eitten gendun.
- Baia txarto ikusitte egon zan?
- Bai, ez jaken /etxaken/ gustetan amari-ta pinttetie eta holan. Keba! Batzuk eitten zien bai.
- Baia ze fama txarra emoten otson neskieri edo ze?
- Bai, baia. Zelan esaten da? "De salido del" erderaz. Oin ez jat /etxat/ akordeko, "salido de lo normal" beste berba bat esaten zan lehen. "Salido del cascarón, salido del cascaron" bai , bai esaten zan erderaz. Igual.
- Eta atzazkolak-eta be margoztuko zenduezan.
- Bai, baia. Jesarri eitten giñen portalien igual koadrilletxue, Blanca Salegi be izena zan koadrillakoa, hil zana Blanca Salegi, Maite bat egon zan hor, izena Jesus! Ointxe esan dotsut izena ta, dependienta egon zan Erdiko Kalien, ez jan /etxat/ akordetan oin. Portalien konponduten ta imintten politto ta pinttetan gero, danak batera bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia