Josefina Usatorre Lejarzegi
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1933)
Biografia
1933. urtean jaio zen Gernikako udaletxean bertan, bere aita bertako ordenantza (bulegaria) baitzen, eta azkenengo pisuko etxebizitzan bizi ziren. Aita Markinako Basibar baserrikoa zuen eta ama Santa Luziako Zallobietakoa. Bonbardaketan dena galdu zuten eta 4 urtetatik 7ra arte Eibarren egon zen bizitzen. Herrira bueltatzerakoan, alde batetik bestera ibili ziren: "Barrio Chino"n (Saraspe ingurua), Industria kaleko Kaixaoren etxean eta Estatuko etxeetan. Aita gerran desagertu zen eta ez zuten gehiago bere berririk izan. Bere ama, ostera, beti izan zen dendaria: lehenengo Andra Maria kalean eta gero Ocho de Eneron izan zuen tela-denda, eta beranduago, "Zallobieta" izeneko oinetako-denda. Zazpi urterekin karmeldarren ikastetxean hasi zen eta Mari Carmen Onaindiaren solfeo eta piano eskolak jaso zituen. Beste hainbat gazte bezala "Acción Católica"ko kidea izan zen. 15 urterekin familiako oinetako-dendan hasi zen beharrean; hori dela-eta oso pertsona ezaguna da Gernika-Lumon. Jose Angel Mendiarekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-054 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute