Gernika-Lumo (Bizkaia)

"Maite beti izan zaitez, nere bihotza zabaltzeko..."

"Maite beti izan zaitez, nere bihotza zabaltzeko..." Mari Karmen Onaindiaren solfeo-eskoletara oso gustura joaten ziren, asko gustatzen zitzaien. Abesti asko irakatsi zizkieten, tartean Josefinak kantatzen duen "Maite beti izan zaitez, nere bihotza zabaltzeko...". Hainbat neskatila joaten ziren bertara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-054-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mari Karmen Onaindiaren solfeo-eskoletara oso gustura joaten ziren, asko gustatzen zitzaien. Abesti asko irakatsi zizkieten, tartean Josefinak kantatzen duen "Maite beti izan zaitez, nere bihotza zabaltzeko...". Hainbat neskatila joaten ziren bertara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Joaten giñen, pozik joaten giñen, asko gusteten jakun. Bai, asko.
- Baia zer ikesten zenduen ba?
- Ba Mari Karmenegaz ba "solfeo do los solfeos" egoten zan orduen. Ta zelan parte batien, bai. Ta gero zerak, Mari Karmenek, holan kantziñoak eta beren letriegaz ta holan, beren pentsamentuaz eitten oskun eta baten ein oskun:
"Maite beti izan zaitez neure bixotza zabaltzeko,
Maite beti izan zaitez neure poza siñesteko.
Zuk badakizu neure bihotza antziñetik zuria dana,
zu ikusixegaz alaituten naz biok batera alkartzeko.
Agur maite, agur agur, agur Maite gomutatzen zaitut".

Holantxik holako kantziñoak eitten oskuzen eta gu pozik beti beregaz, beragaz kantetako eta holan.

-Ta kantziño gehixau dekozuz akorduen holakoak?
- Ba ez dait ba! Ez jatez /etxatez/ akordeko igoal. Badakittez e!
- Euskeraz kantetan zenduen beti edo erderaz be bai?
- Berari asko gustetan jakon euskerie eta asko jakin eban harek euskeraz e! Gero ingles ikesten be hasi zen joateko gero hara Mejikora. Aunke Mejikon be erderaz be eitten dabe, baia inglesien be hasi zen ikesten, holan akademixe batera-edo, berton Gerniken. Ta pozik ibiltzen giñen.
- Ta nortzuk joaten ziñien, nungo jentie-edo ,hara?
- Mari Karmenegañe? Ba Uguzne ta ni ta gero Pili Kalzada, Erdiko kalien euki eben dendie, ultramariñodune. Zelan esaten otsien hari, Jose Angel, izena? "Surtidor", "Surtidor" esaten otsien, "Surtido bilbaíno", bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia