Jose Angel Mendia Dilla

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926-2012)

Biografia

1926. urtean jaio zen elizaz Bilbo baina udaletxez Arrigorriaga zen Abusu auzoan, baina segidan joan ziren Zornotzara bizitzera bere ama hango maistra baitzen. 14 urte zituela etorri ziren Gernikara eta bertan bizi izan da ordudanik. Ama ere Abusukoa zuen eta aita Zeanuriko Altzuste auzokoa, albaitaria. Umetan bere amagandik jaso zituen eskolak neska artean. 1937. urtean, bere ama, beste maisu-maistra asko bezala, atxilotu eta Bilboko Larrinaga eta Orue txaletean egon zen, Mutrikuko Saturrarango espetxera eraman aurretik; 1940ra arte egon zen Saturraranen. Oso ondo gogoratzen zituen garai hartako kontuak. Otxandiora joan zen bere osaba batengana eta handik La Guardia-Biasteriko seminariora joan zen, baina pare bat urtetara utzi zuen. Ama Saturrarango kartzelatik irteterakoan etorri ziren Gernika-Lumora. Iberdueroko langilea izan zen. Emaztea ere gernikarra du, Zallobieta zapata-dendakoa. Hizkeran Arratiako euskararen ukitua du, bere aitaren eraginez.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-048 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Zornotza eta Zeanuri artean hazia Bideoaren ikonoa
2 Ama Saturraranera, bera Otxandiora eta seminariora Bideoaren ikonoa
3 Amak ez zekien euskaraz Bideoaren ikonoa
4 Ama atxilotu zutenekoa Bideoaren ikonoa
5 Saturraranera bisitan Bideoaren ikonoa
6 Kartzelako bizimodua Bideoaren ikonoa
7 Amaren aurkako epaiketako salaketa Bideoaren ikonoa
8 Saturrarango kartzelari buruzko abestia Bideoaren ikonoa
9 Nahiz eta euskaraz jakin ez, ahalegindu Bideoaren ikonoa
10 Eskolan neska artean; Espainiako bandera lepoan hartuta Bideoaren ikonoa
11 Aita albaitaria Bideoaren ikonoa
12 Abarketekin Pasealekura Bideoaren ikonoa
13 Neskari ezta musurik ere; tabernetan neskarik ez Bideoaren ikonoa
14 Anarkistak eta sozialistak Bideoaren ikonoa
15 Dendetan zein azokan lapurretan Bideoaren ikonoa
16 Kanpandorrean babestuta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia