Karmeldarren eskolan desberdintasunak ordaindu edo ez
Hizlaria(k):
Basterretxea Santiago, Maria Dolores
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Barneko ikasleak (internoak) ere bazeuden; bertan bazkaltzen zutenek ostera, "media pensión" zuten. Diru aldetik bi zatitan banatzen zen: debaldekoa eta ordaintzekoa. Ordaintzen ez zutenentzako azkeneko solairuan bi gela zeuden; "Hermana Eusebia" arratiarra txikienekin eta "Hermana Maria" bermeotarra nagusiagoekin. "Hermana Eusebia"k kapilau beharrak ere egiten zituen. Ordaintzen zutenen eta ordaintzen ez zutenen artean ezberdintasun nabarmenak zeuden: batzuk uniformea besteek ez; kaperan batzuk aurrean, besteak atzean; ordaintzen zutenek jai-egunetarako belo zuriak zituzten, besteek ez; Konfesatzeko, don Pedro Aboitiz atzeko konfesategian jartzen zen ordaintzen zutenentzat, eta sakristia ondokoan don Kandido Orbegozo, Santa Klarako bikarioa, debaldekoentzat.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: GER-001/033
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!