Karmeldarren eskolan desberdintasunak ordaindu edo ezBarneko ikasleak (internoak) ere bazeuden; bertan bazkaltzen zutenek ostera, "media pensión" zuten. Diru aldetik bi zatitan banatzen zen: debaldekoa eta ordaintzekoa. Ordaintzen ez zutenentzako azkeneko solairuan bi gela zeuden; "Hermana Eusebia" arratiarra txikienekin eta "Hermana Maria" bermeotarra nagusiagoekin. "Hermana Eusebia"k kapilau beharrak ere egiten zituen. Ordaintzen zutenen eta ordaintzen ez zutenen artean ezberdintasun nabarmenak zeuden: batzuk uniformea besteek ez; kaperan batzuk aurrean, besteak atzean; ordaintzen zutenek jai-egunetarako belo zuriak zituzten, besteek ez; Konfesatzeko, don Pedro Aboitiz atzeko konfesategian jartzen zen ordaintzen zutenentzat, eta sakristia ondokoan don Kandido Orbegozo, Santa Klarako bikarioa, debaldekoentzat.