Gatika (Bizkaia)

"Jaungoikoa" eta "Jaungoikotxu"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAT-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herriko familia bati buruz dihardu berbetan. "Jangoiko" deitzen zioten gizon bati eta "Jangoikotxu" haren semeari, baina ezizen hori galdu da jada.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bai, hemen egon zan gizon bat ba lelau “jangoiko” esaten otsena eta gero ba “jangoiku” eta “jangoiku” eta gero ba familie euki eben eta alabak hainbet, baia semerik bat baiño ez, eta gero beste seme bakarrari “jangoikotxu” esaten otsen, ta ointxe ba hil da larogeta zazpi urtegaz hil da, eta ba oin a esan deu jenteak jangoikoa nork administratuko ete dauen akaba dala jangoiku ta. Oin semek asko euki dittuz, baia ba oin jangokotxurik ezin imiñi bateri ba, bat baiño ez ta, asko dire-ta, noreri imiñiko jako oin jangoikotxu, ba? inori ere ez. Bai, semek bere bai alabak bere bai badekoz, baiña oin ya ba horrek akaba dire, jangoikotxu akaba da. A bai, ba hori, horrek dekoz oin familiek ba, lehen bere izen dire horrek, batzuk izen dire zerak baiña horrek lehengoak rubiak izan dire lehengo familin danak rubiak majok, eta oin ama izen dalez morenea amatatik doaz, aman antzekok doaz, baiña majuk eta majak, baiña familie oin direz klase bittekuk: batzuk direz rubioak eta beste batzuk dire morenoak, baiña danak majuk.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia