Gatika

Bizkaiko erdialdean dagoen barrualdeko udalerria da, Mungialdea eskualdean kokatutakoa. Iparraldean Plentzia, Lemoiz eta Maruri-Jatabe, hegoaldean Loiu eta Derio, ekialdean Mungia eta mendebaldean Urduliz eta Laukiz ditu mugakide. Herriguneaz gain auzo hauek osatzen dute herria: Butroe, Garai, Gorordo, Igartua, Libarona, Sertutxa, Ugarte eta Zurbano. Herri honetako ondare garrantzitsuena ezbairik gabe XVI--XV. mendeetan eraikitako Butroeko gaztelu gotikoa da, izen bereko auzoan kokatutakoa. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 5
  • Zintak: 7
  • Pasarteak: 22
  • Transkribatutakoak: 5
  • Audioak: 19
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia