Gatika (Bizkaia)

Piperra eta tomatea landatzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAT-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Piperra eta tomatea landatzeko eman behar diren pausoak azaltzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bai, lurreri in ber dako lenengo labra eta gero apurtu eta gero piperrak imiñtteko ba…, sotok iñ, satza iñ eta gero piperrak imiñi, eta gero piperrari satza tapa, ure iñ ta tapa ta ba... alan segidu yorratuten-ta, ta ba gero ba... esebes, gero urrengon ba…andi itten danen batu piperrak, ta ba eskei edo saldu edo yan-edo.
Bai yorratu piperra, lurre batu piperrari on daitten, eta gero eseberes, eurek emon arte frutue eseberes geiau. Urek koran ba, eskei edo itteko siketu itteko, batu ta plasarako esteko lebarik,
yateko baya... orretarako ba urek berean, menguantean ba batu ta eskei. Tomate bere, labrau ta gero imiñi lurre ondo eta bota satza eta iñ txorkoak eta gero satzagas imiñi landare, ta landare imiñi rte bota ure eta tapa eta gero ostabere yorratu, ta ba... palutan imiñi amarrata ta ba botikegas-ta kontzerba ber, eta gero batzen danen ba ak esteko menguante serik seuk gurusunen. Eltzen danen yan ta nai batu ta saldu nai jenero. Esteko pegarík.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia