Mallabia (Bizkaia)

Laian egin ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan

Laian egin ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan Laian nola egiten zuten. Ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-013-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Laian nola egiten zuten. Ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta laixetan, orduan, esan dozu, lau-bost laixari. Eta, orduan, soro txikixetan edo zelan?
- Sorue edozelakue. Haundixe bada, denpora gehixao biher dozu eitteko, baiña ein, ein edozelakun. Bueno, esan nahi dot, txikitxuauen ta haunditxuauen bardin.
- Eta, orduan izaten zan, indarra ein eta lurra...
- Altzau.
-Bueltau.
- Bueltau ein bihar zan...
- Laixak izeten zien holakotxe hanka-bikuek. Ikusi dozu iños?
- Bai, kerten batekin, ez?
- Bai, bai. Ta batera jo biher. Hankan joteko be... Ta ez zan entzun hanketan sartzen zanik.
- Egongo zan holakorik be, ez?
- Ez zan entzuten, baiña peligrosue izengo zan, ba. Ta, ba, haxe. Danak batera, "dda!", atzera tiretzen zan, ta sartu azpittik laixioi ta buelta emoten jakon. Gero barrido haxe. Atze-atzeraka jun biher izeten zan norbera, e?
- Orduan, aurrera ein biharrian, atzeraka.
- Atzeraka nobera.
- Etetako.
- Ta nekosue da.
- Eta, gero, ze ein bihar izaten jakon lurrari?
- Aratu.
- Gero aria pasau?
- Ariaz.
- Bai, zera, burdiñezko arie izeten da, ta haretxeaz pasetan zan ganauekin. Garixe, enjeneral, ereitten zan, ha laixetute. [Artorako be eitten zan] lurre errezen eitten zana, baiña garixe-ta derrigor ein biher. Gero goldia argittu zanien, enee...! Bizitzie salbaute.
- Bai, e? Diferenzia haundixa.
- Bai. Baiña basarriko biherra dana nekosue.
- Eta goldia, hasieran, ganauakin, ez?
- Goldie ganauakin. Aldapetan-ta ezin ein izeten zan ha, lurre botaten zan asko ta, baiña goittik behera edo zeozelan, asko...
- G: [...banakie be egoten zan]. Gero lur-altzetak eta egoten zin. Karruk. Karruk. Karrue ikusitte eukiko dozu lurra altzetakue, kabliaz.
- Eta hori be eitten zenduen?
- Hori nola eitten zan? Ba, ipintten zan [...], soluan guenien poleie, polea bat, ta karrue... Karrue han da´ toldopien; lurra altzetako karrue hortxe dao, kotxien parin.
- [Hantxe daz...] tapaute daz [...]...
- Bale. Ta eitten zan, kablie...
- Bai, bai, lurra batzen juan behetik eta gora eruan.
- Bueno...!Ni mutiko gogortxue, belozidadie hor goittik behera karruaz...! Behien kargau --ba, behien han egoten zin beste pare bat hiru bat--, zestukin ri-ra kargau, ta idixek goixen lotu kablie ta idixek behera, karrue gora. Asko altzetan zan, e! Bueno...!
- Eta hori ze eitten zan, urtian behin? Edo zenbatero?
- Zeuk nahi zendunin, era danien ta siku dauenien ta... Urtien, ba, solo bat edo. Baiña, ostantzien, goldaik-eta horrek, edozein erraminttak aldapan lurra behera botatzen deutsu. Ta behien... ta goixen falta ta... Hemendik honako bat, igual, barrena gero altzau, baiña altzau, e! Lurre. Ta, ba, sasoie ordun ona ta bueno...! Biherra...!
- Eta hori ze eitten zan, auzolanian be bai edo basarri bakotxak beran soloko...?
- Ez, hori bakotxak berik. Kasureko, horrek auzuk ez zaben bihar be, lauek die ta. Ta, ba... Horixe egongo zan...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia