Mallabia (Bizkaia)

Baserriko lanak; urteen joanean egondako aldaketak

Baserriko lanak; urteen joanean egondako aldaketak <p>Laietan nola egiten zen. Normalean lauren artean egiten zuten. Goldea etorri zenean, aurrerapen handia. Beste aurrerapen batzuk: gari-garbitzeko makina... Gari-ebakitzeko makina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Laietan nola egiten zen. Normalean lauren artean egiten zuten. Goldea etorri zenean, aurrerapen handia. Beste aurrerapen batzuk: gari-garbitzeko makina... Gari-ebakitzeko makina.

Transkripzioa

- Ta zenbaten artian eitten zan orduan...? Laixarixak zenbat izaten zian? Biñaka edo...?
- Ez. Lau, en general, izeten zan. Zohixe. Lau edo, bestela, bost, baiña... Lau edo bost. Handik gora [ez zan izeten], ze alkar hartu ein biher izeten eben. Danak batera ein biher izeten eben. Ta batera eitten ez baeben, zohixa apurtu ta, ba, ez zan...
- Baiña danak tiretzen baeben, e?
- Bai.
- Buelta guztin.
- Alkar hartzeko , ba, lau edo bost [zohixek]. Ta laixari...
- Dakixenak bostek ondo hartuko eben, e?
- Laixari onak... bai, baiña kosta eitten da hori asko, e? Laixari onak ugeri etaraten eben, e? "Rra!" ta, ba, atzera, "rra!". Sartzen eutsen azpittik laixie ta barriro be haxe. Albora begira egoterik ez zan egoten [...], e? Danak batera.
- Eta hori ze zan, goldia-ta etorri aurretik, ez?
- Gero goldie, gero goldie.
- Enee! Goldie etorri zanien [egon ei zan]...
- Badakizu, ezta, goldie zelakue dan?
- Goldie etorri zanien, bueno...! Badakizu, laixetan...
- "Salvación".
- Bai, ez? Hainbeste esku ez zian biharko.
- Gauza asko, gauza asko... Lehen garixe be eskuz joten eben, ezta? Losie ipinitte ta. Hori ez dakit motorra... motorra be antxiñekue izengo da, e? Matxakie.
- Bai, bai... Nire...
- Baiña gero garbitzeko ta, gari-garbitzeko makiñie. Bueno! Horrek adelantuek, bueno, hemen.
- Nire aittek ekarriko eban [... hona], bueno, lehenengo hona, sozidade modure. Ordun, ba, ha be diru asko kostetan zan, ta eitten eben auzuen hiru-bost-sei edo juntau, danen artien pagau, danak [ibilitte]. Sozioko gauziek [... beti...] zeozer, ta gero itxi etsen horri be.
- Eta hori, zer erosteko? Goldia edo matxakia, motorra?
- Hori?
- Honek gari jotekuaz, jotekuaz dabil hau.
- Jotekuaz nabil.
- Eta, orduan, auzuan, halan, sozidade moduko bat, ermandaderen bat, edo zer zan?
- Bai, bai. Halan juntau ta danen artien ekarri. Baiña beti izen da zeozer: edo batak hau ein dabela, bestiek hori ein dabela... Dana dala, holan, ba, urte batzutan segidu eban, behintzet.
- Bai, [bide galantin] be. Gero, oin, [azken aldien] be bai, Longa aldien hori sozidadien egon zan.
- Bai, bai.
- Gari-joteko...
- Ebateko makiñie be etorri zan gero, garixe ebatekue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia