Bernardo Fullaondo Iturrioz
Gatika (Bizkaia) (1933)
Biografia
Gatikako Santuneko Gorordo auzoan jaio zen 1933ko abuztuan. Aita Gatikako kamioilaria zuen eta ama Lezamakoa etxekoandrea. Sei neba-arreben artean gazteena zen bera. 12 urte izan zituen arte Gatikako eskolan ibili zen eta 13 urterekin morroi bezala etxetik kanpo bidali zuten gurasoek. 14 urterekin berriro ere etxera ekarri zuen aitak eta honekin batera lanean jardun zuen urte askotan zehar. 18 urte zituela, gidabaimena atera eta hortik aurrera, bizi guztia bidean eman duela kontatu zigun irribarre handi batekin. Hasiera batean bendejerak Portugaletera eramaten, gauza ezberdinak alde batera eta bestera garraiatzen...aritu zen, baina soldaduska amaitu eta 23 urte zituela, Euskal Herritik kanpora joan zen kamioilari lanetan. Bidean gertatu zitzaizkion istorio asko kontatu zizkigun, 46 urterekin erretiratu zen arte. Emaztea herri berekoa zen eta betidanik Gatikan bizi izan ziren bere hiru seme-alabekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAT-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez | ||
GAT-005 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?