Lehengo elikadura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztainak, salda, babak, patatak, kalabazak jaten zituzten, eta denak pozik.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: GAM-002/014
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura
Transkripzioa
- Batek lehenago, salda ta gaztaiña jaten zuxun eta esnia edan eh!
- Ta fini.
- Ah fite gero fini.
- Eta aski.
- Aski eta jendia berdin untsa zuxun. Ba, gero lehenago ibiltzen zuxun anitz ilaar ereiten zuxun artoan.
- Bai eh?
- Ba, anitz arto landan, ilar saltsa ta're jaten zuxun etxeetan, ilaarrak eta lursagarrak, patata frango're egiten zuxun, alorretan kuia frango egiten zuxun, gero zerriendako, zerrien bazkatzeko ta're, badakixu lursagar eta beterrabak eta.
- Ba, bon, bon, bon.
- Ba, eta etxeko gauzekilan bizi gintxun, sagarra're bo nik eta gure etxean, Gamarte menddian, animaleko sagarzionia're bazuxun, ta nik ikusi dixit urtia eta buru batetik bestera sagarra jaten etxeburutik, kontserbatu Jondonibanez, ba maiatz, Jondonibane sagarrak egiten zitxun, udare sagarrak eta gero negu sagarrekilan, hek kontserbatzen zitxun hermeheriain gaiñian edo ganerrian lastoain gaiñian ta negu guzian sagarrak jaten gintxin etxekoak ba.
- Eta ez zinten aspertzen.
- Non. Gaztaiña eta gero intzaurrak.
- Ba.
- Intzaurra, eztia, gaztaiña ta gasna.
- Ta gasna.
- Ba gasna, beti ausarkian ere bagintxin gasna.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!